saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000205

Zein erakundek aurkeztu behar dute 181 eredua?

Erakunde hauek aurkeztu behar dute 181 eredua: indarreko legeriarekin bat etorrita banku- edo kreditu-trafikoan aritzen direnak eta hipoteka-maileguak edo bestelakoak eman edo emateko orduan bitartekari jardun edo ondasun higiezin bat edo halako baten gaineko eskubide erreal bat erosteko finantzaketan esku hartzen dutenak.

Abenduaren 30eko 3308/2009 Foru Aginduaren bidez onartutako ereduan, batetik, mailegu eta kreditu guztiei buruzko informazio berria sartu da (ez bakarrik higiezinak erosteko direnak) eta, bestetik, higiezinak erosteko finantza-eragiketei buruzko informazio gehiago. Halaber, halako eragiketetan parte hartzen duten 14 urtetik beherakoei buruzko informazioa gehitu da.

Halaber, abenduaren 27ko 3067/2010 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera langileei ohiko etxebizitza erosteko maileguak ematen dizkieten erakunde publikoek eta pribatuek urtean egindako halako eragiketei buruzko 181 eredua aurkeztu behar dute.

Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali