saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000093

03 ereduarekin aurkeztu behar den dokumentazioa

Ibilgailu baten erosketan BEZaren tasa gutxituaren (% 4) aplikazioa eskatzeko eskuraketaren aurretik BEZaren atalean aurkeztu behar den dokumentazioa honakoa da:

  • 03 inprimakia era egokian beteta
  • Desgaitasunaren ziurtagiriaren jatorrizko alea eta fotokopia, edo desgaitasuna egiaztatzeko txartela.
  • Emakidadunaren proforma fakturaren jatorrizko alea eta fotokopia, bastidorearen zenbakia adierazita.
  • Eskatzaileak gidatzen badu, gida-baimenaren jatorrizko alea eta fotokopia.
  • Eskatzaileak ez badu gidatzen:
    1. Elkarteren bateko kidea bada: elkarte horren ziurtagiria; agiri horretan adieraziko da desgaitasuna duen pertsonak ibilgailu bat behar duela bere lekualdaketetarako.
    2. Desgaitasuna duen pertsona ez bada elkarte bateko kidea: mediku espezialistaren edo familia-medikuaren ziurtagiria; agiri horretan adieraziko da desgaitasuna duen pertsonak ibilgailu bat behar duela bere lekualdaketetarako.
  • Eskatzaileak ikusmen–arazoak baditu eta degaitasunaren bere txartelean edo ziurtagirian ez badago jasota mugikortasun urritua duela: ONCE erakundearen ziurtagiri bat; agiri horretan adieraziko da desgaitasuna duen pertsonak ibilgailu bat behar duela bere lekualdaketetarako.
  • Degaitasuna egiaztatzeko ziurtagirian edo txartelean ez badago jasota mugikortasun urritua duela baina eskatzaileak desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela badu: aparkatzeko txartelaren jatorrizko alea eta kopia.

BEZ gutxitua eskatu ahal izateko desgaitasuna duen pertsonak ezin du bere izenean beste ibilgailu bat eduki (horren mota gorabehera).

Eskatzaileak ibilgailua 4 urte igaro aurretik saltzen badu, BEZ gutxituaren ( % 4) gozamena galduko luke eta erosi zuen unean ordaindu ez zuen BEZaren % ordaindu beharko luke.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali