saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000061

Nortzuek egin behar dituzte nahitaez Aitorpen eta autolikidazio guztiak Internet bidez ?

342/2008 Foru Arauaren arabera, aitorpen eta autolikidazio guztiak Internet bidez aurkeztu behar dituzte eta BizkaiBai sistemaren bidez aurkeztu edo eska daitezkeen ziurtagiriak modu horretan eskatu behar dituzte, ondoren aipatzen direnak:

  1. Pertsona juridikoak, erakundeak eta Sozietateen gaineko Zergaren zergadun guztiak, beren jardunean besteren konturako zenbat langile erabiltzen dituzten gorabehera: merkataritzako sozietateak, fundazioak, elkarteak, irakaskuntza erakundeak, erakunde erlijiosoak, udalak, mankomunitateak, partzuergoak eta gainerako erakunde publikoak.
  2. Hirugarrenen izenean Bizkaibai sistemaren bidez telematikoki jarduteko baimena dutela, zerga aholkulari gisa aritzen diren profesionalak.
  3. Besteren kontura hamar langile edo gehiago dituzten pertsona fisikoak, ondasun erkidegoak eta sozietate zibilak.

303 ereduaren aurkezpenean, aurrekoez gain, telematikoki egitera behartuta egongo dira Hileroko Diru-itzultze Zentzuan alta emanda dauden zergapekoak.

Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali