saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001065

Zenbat modutan aurkez daiteke 347 eredua?

Inprimakia: aukerakoa zergapekoentzat (pertsona fisikoak edo aurkeztu aurreko urtean inoren konturako 10 langiletik beherako plantilla duten ERARentzat), baldin eta aitorpenean 15 aitortu baino gehiago agertzen ez badira.

Euskarri magnetikoa (CDa edo DVDa): nahitaezkoa da, aitorpena BizkaiBai edo Editran bidez egin behar ez duten eta aitorpenean 15 pertsona baino gehiago sartzen duten zergadunentzat.

Internet (BizkaiBai): nahitaezkoa da pertsona juridikoentzat (merkataritza-sozietateak, fundazioak, elkarteak, hezkuntza-erakundeak, erlijio-erakundeak, erakunde publikoak, partzuergoak,…), aitorpena aurkeztu aurreko urtean inoren konturako 10 langile edo gehiagoko plantilla daukaten ERARentzat eta zerga-aholkularitza lana egin eta telematika bidez hirugarrenen izenean Bizkaibai sisteman jarduteko baimena dutenentzat; aukerakoa da, berriz, gainerako zergapekoentzat.

Editran: nahitaezkoa da erakunde laguntzaileentzat eta horiekin lotutako erakundeentzat, eta aukerakoa gainerakoentzat.

Modalitatea: Banakoa / taldekoa

Aitorpen-mota: 1. aitorpena eta ordezkoa. 2010 eta hurrengoko 347 ereduaren aurkezpenetarako, kendu egin da aitorpen osagarria. Alabaina, idazkia oraindik ere onartuko da, behar ez den bezala aitorturiko erregistroetan aldaketa txiki bat sartzeko, baita aitorpen osagarria ere, 2010 baino lehenagoko ekitaldietako aitorpenetan aipatu ez diren eragiketak sartzeko.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Eredua aurkezteko moduak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali