saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Modu telematikoan kudeatutako zergak ordaintzeko modua

Informazioa

Ogasun eta Finantza Saileko Bulego Birtuala – BizkaiBain izapidetutako zergak ordaintzeko modu hauek daude:

Helbideratzea

Zerga-aurkezpen telematiko baten emaitza banku-kontuan helbideratu ahal izateko, beharrezkoa da Foru Ogasunak kontuaren titulartasuna egiaztatu ahal izatea

Horretarako, BizkaiBaiko "helbideratze-kontua egiaztatzea" aukera erabiliko da, banku-kontuaren digituak jarriz, besterik gabe.

Bankuko kontuak egiaztatzea

Gogoan izan, aurretik BizkaiBain konturik inoiz erabili ez baduzu ere, gerta liteke kontu hori lehendik erregistratuta egotea, eta horrela bada, ez duzu hari alta eman beharrik edukiko. Izan ere, finantza-entitateek urtero Ogasun eta Finantza Sailari helarazten dizkiote zergadunen titulartasunekoak izan eta sail horretan erroldatuta dauden banku-kontu guztiak.

Egiaztapen horren ondoren kontua ez badago Bizkaiko Foru Ogasunean erregistratuta eta, beraz, ez badago gaituta BizkaiBain operatzeko, alta eman ahal izango diozu, honako bide hauek erabiliz:

Kasuan kasuko finantza-entitatearen araberakoa izango da jardunbidea. Xehetasun gehiago hemen:

Banku kontuari alta eman Bizkaibain jarduteko

Erabili beharreko kontua aitorpenaren emaitzaren araberakoa da. Sartzeko emaitza bada (hau da, zergadunak ordaindu egin behar badu), Finantza-entitate laguntzailebateko kontua izan behar du.

Ordainketa gutuna

Zerga-aurkezpen baten ondoriozko ordainketa gutun/dokumentu baten ordainketa modu hauetan egin daiteke:

Ordainketa-gutuna BizkaiBain zerga izapidetzen amaitzean hautatu ahal izango da, ordaintzeko modua hautatzeko orduan, edo noiznahi Certificados y cartas de pago.". atalean.

Banka elektronikoaren bitartez

Bide telematikotik zuzenean, atxikitako finantza-entitateetan. Gaur egun honako hauek dira:

  • BANCO SANTANDER S.A.
  • BANKINTER S.A.
  • BANCO BILBAO VIZCAYA ARGENTARIA S.A.
  • KUTXABANK S.A.
  • CAIXABANK S.A.
  • CAJA LABORAL POPULAR COOP DE CREDITO

Zerga izapidetu eta bidali ondoren, eta Ogasun eta Finantza Saileko Bulego Birtuala - BizkaiBaitik , ordaintzeko modu gisa hautatu "ordainketa gutuna" eta laburpen-pantaila bat agertuko da. Bertan aukeratu ahal izango duzu ordainketa gutuna inprimatzea, edo kasu honetan banku elektronikoaren bidez ordaintzea, gutuna inprimatu beharrik izan gabe.

Banka elektronikoaren bidezko ordainketaren adibidea

. Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez (Nire Ordainketa On-Line)

Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailak, Eusko Jaurlaritzarekin akordioa egin ondoren, zergadunen zerga-zorrak ordaindu ahal izateko sistema eroso eta segurua eskaintzen du. Ordaintzeko modu hori eguneko 24 orduetan egongo da erabilgarri, eta alferrikako joan-etorriak eta itxaroteko ilarak saihestuko dira.

Ziurtagiririk gabe izapidetzea

Ordainketa-gutunaren erreferentzia eta edozein finantza-entitateren zordunketa/kreditu txartel bat edukitzea nahikoa da ordainketa egin ahal izateko.

Ez dago altarik hartu beharrik, ezta erabiltzaile-izen edo pasahitzaren beharrik ere. Nahikoa izango da kreditu/zordunketa txartelaren datuak jartzea (txartelaren zenbakia, iraungitze-data eta txartela egiaztatzeko kodea, edo CVC delakoa).

Ordainketa mota horren gehieneko zenbatekoa 6.000 euro da.

Ordainketa egiteko, interesdunak urrats hauek egin behar ditu:

  • 1. urratsa. EAEko administrazioen ordainketa-pasabidean sartzea (Nire Ordainketa OnLine, www.euskadi.eus).
  • 2. urratsa. Inprimakia betetzea ordainketa-gutunean aurkituko dituzun datuak jarriz, eta Onartu botoian klik egin.
  • 3. urratsa. Atxikitako zein finantza-entitatetan ordaindu nahi duzun hautatzea; edo "Beste entitate batzuetako txartelak" aukera hautatzea, atxiki gabeko finantza-entitateetako txartelak erabiltzeko.

Nire Ordainketarako sarbidea

Eragiketa amaitu ondoren, egindako ordainketaren frogagiria emango zaizu. Inprimatu egin dezakezu, frogagiri moduan erabiltzeko.

Izapidetze segurua

Administrazioaren sistemek eta finantza-entitateen sistemek informazioa trukatzen dute linean, konexio seguruak erabiliz. Horrela, Interneten beste inork ezingo du ikusi trukatutako informazioa.

Trukatutako datu guztiak zifratuta bideratzen dira bide seguruetatik, nahiz eta ordainketarekin soil-soilik zerikusia duten datuak izan (igorlearen deskribapena, ordainagiriaren deskribapena, entitate igorlea, erreferentzia, identifikazioa, zenbatekoa eta abar). Inoiz ere ez da informazio pertsonalik trukatzen.

Lineako ordainketaren prozesua finantza-entitatearen webgunean hasten da, hark eskaintzen duen segurtasunaren babespean. Ordainketa ondo burutu den ala ez, beste informaziorik ez zaio ematen Administrazioari.

Leihatilan ordaintzea

Entitate laguntzaileetariko edozeinetan. Gaur egun, honako hauek dira:

  • 0019 DEUTSCHE BANK, S.A.E.
  • 0049 BANCO SANTANDER, S.A.
  • 0081 BANCO DE SABADELL S.A.
  • 0125 BANCOFAR, S.A.
  • 0128 BANKINTER SA
  • 0130 BANCO CAIXA GERAL SA
  • 0138 BANKOA, S.A.
  • 0149 BNP PARIBAS SA SUCURSAL EN ESPAñA
  • 0182 BANCO BILBAO VIZCAYA ARGENTARIA SA
  • 0186 BANCO MEDIOLANUM, S.A.
  • 0216 TARGOBANK SA
  • 0239 EVO BANCO SA
  • 2038 BANKIA SA
  • 2080 ABANCA CORPORACION BANCARIA SA
  • 2085 IBERCAJA BANCO SAU
  • 2095 KUTXABANK SA
  • 2100 CAIXABANK SA
  • 3008 CAJA R. DE NAVARRA, S.C.C.
  • 3035 CAJA LABORAL POPULAR COOP DE CREDITO
  • 3183 CAJA DE ARQUITECTOS, SDAD.COOP.CREDITO

Horrela ordaintzen denean ezin da ordainketa berehala balidatu.

Kutxazain automatikoan ordaintzea

Kutxazain automatikoan ordaindu ahal izateko beharrezkoa da aurreko atalean aipatutako entitate laguntzaileetakoren bateko kreditu/zordunketa txartela edukitzea.

Horrela ordaintzen denean ezin da ordainketa berehala balidatu.