saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Europar fondoen gaurkotasuna

Informazioa

Europar Batasuna. Eskualde Garapenerako Europar Funtsa (EGEF). Europa egiteko modu bat.

Aldundiak ibilbideak antolatu ditu Bizkaiko lau harribitxi arkeologikotara uztailean eta abuztuan.

Ondarea herritarrei hurbiltzeko helburuarekin, Bizkaiko Foru Aldundiak txangoak antolatu ditu, adin guztietarako, lau altxor arkeologiko ezagutzeko. Ibilbideak leku hauetara egingo dira: Arrolako Oppidumera, Foruko erromatar herrixkara, Ereñozarreko gaztelura eta Bizkaian deskubritu den errauspen-nekropoli bakarrera, hau da, Tribisburuko erromatar nekropolira.

Bisitaldiak lau hizkuntzatan egingo dira: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Txangoen prezioa 3 euro da (tarifa 2 euro izango da 26 urtetik beherakoentzat, 60 urtetik gorakoentzat, ezindutako pertsonentzat, langabetuentzat, pentsiodunentzat eta familia ugarientzat. 12 urtera arte bisitak doakoak dira). Txangoak bi lekutara egiten baldin badira, prezioa 4 eurokoa izango da, eta tarifa murriztua 3 eurokoa. Lau lekuetara egiten bada, 6 euro izango da prezioa, eta tarifa murriztua 5 euro izango da.

Uztaileko eta abuztuko egun guztietan (astearteak izan ezik), txangoak egingo dira, egun bakoitzean leku batera. Erreserba aldez aurretik egin behar da, 94 465 16 57 telefonora deituz edo helbide honetara email bat bidaliz: santimamine@bizkaia.eus

Harribitxi arkeologiko hauek Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) 2007-2013ko epealdian diruz lagundu dituen proiektuak dira.


 

e-mailez bidali

 

Itzuli