saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

BASERRIA: bizkaiko baserriaItzuli

Edozein herritan, etxebizitza funtsezko elementua da bertako bizibaldintzak eta naturarekiko harremanak jakiteko, hau da, kasuan kasuko herriaren nortasuna ezagutzeko. Herri arkitektura (beste edozeinarte-adierazpen baino gehiago, erabilgarria, tokikoa eta familiaren bizimoduraegokitua baita), hizkuntzarekin batera, naziotasunaren ezaugarrinagusienetariko bat da. Baserriak garrantzi handia dauka geurekulturan, eta bertan bizi direnei ere izena ematen die, hau da, biztanleektoponimoa hartzen dute abizentzat. Bizkaian oraindik ere ondareaberatsa eta anitza dago, herri arkitekturari dagokionez, eta horrek, berriz,geure arbasoek azken mendeetan izandako erabilerak eta ohiturakjakiteko aukera ematen digu, hau da, geure sustraiak ezagutzeko aukera.

ASTURIASKO BASERRIA

Baserriak, oro har, familien edo familia taldeen izatea adierazten du; gehienetan txikia den lurrazal baten jabeak izaten dira, eta, euren eskuak erabiliz, lur hori erein eta lantzen dute, eta horren ondoan bizi behar izaten dute nahitaez. Orokorrean, modu isolatuan dago landa-eremuan;isolamendu hori nabarmenagoa da altuera handiagoetan. Batzuetan, baserri horiek bildu eta gune txikiak sortzen dira, betiere baseliza, eliza edo eskola baten inguruan.

Baserria, aldi berean, bizilekua, korta eta bihitegia da. Horren eraikuntza estu lotuta dago inguru naturalarekin, eta, eraikuntzarako, kasuan kasuko lekuko materialak erabiltzen dira.

Antzinako baserriak gaur egunera arte iraun duten ezaugarri bereziak ditu. Baserririk zaharrenetan, eraikuntzako elementu nagusia zura zen, harik eta XVIII. mendeko bigarren erdian (harlanduzko arkua sortzean) harriak zurari lekua kendu arte.

Baserriaren eraikuntza-ezaugarriak ohikoak dira, baserri bakoitzak bere nortasuna eduki arren. Teilatuak inklinazio txikikoak dira eta ardatza arrunta da; fatxada hegoaldera begira dago, eta bertan ohiko bigarren elementua agertzen da: portalea, eta horren jatorria geure herriko klima euritsuaren eraginezkoa da.

Arku itxurako portalea duen baserria da eredurik hedatuena; izan ere, batzuen iritziz, Bizkaiko herri etxebizitzaren arketipoa da. Hala eta guztiz ere, elementu arkitektoniko hori nahiko berria da geure inguru landatarrean, eta horren hedapen-eremua eskualde jakin batzuetara mugatzen da, eta gainerako eskualdeetan ia ezezaguna da. Zaharrenak XVI. mende amaieran eraiki ziren. Horien ezarkuntza-eremua, oro har, Ibaizabal ibaiaren iparraldeko zona osoan dago.

Jatorrizko portalea ateburuaren lana egiten duen habe sendoak osatzen du. Portalearen gaineko fatxada-zatia, bestalde, material arinekin eta iraunkortasun gutxikoekin egiten da. XVIII. mende amaieran, harlanduzko dobeladun arkua agertu zen. Arkuaren teknikari esker, solairu kopurua handitu eta fatxada osoa harriarekin egiteko aukera sortu zen. hormaren eta teilatuaren presioa modu zentzuzkoagoan banaturik zegoenez, askoz ere leiho gehiago ireki eta horien neurria handiagoa izan zen; horrela, gainditu egin zen baserri zaharren ilunpe iraunkorreko giro hura. Arku bikoitzeko baserriak bilakaera handiagokoak dira, eta horiekin baserriak bere gorengo une arkitektonikoa lortu du.

Baserriaren barruan beheko solairua zegoen, ukuilurako eta bizilekurako erabilia, baita goiko solairu bat ere, eta bertan bihitegia eta lastategia zeuden. Ondorengo bilakaera batean, ukuilurako beheko solairua, bizilekurako lehenengo solairua eta bihitegirako beste solairu bat bereizi ziren.

Sukaldeak hasieran sua zeukan erdi-erdian, eta kea goiko gelako oholen arteko bitarteetatik kanporatzen zen; gela hori lehortegirako erabiltzen zen, gehienetan. Geroago, hormara itsatsitako sua agertu zenean, kea gelatik kanpo eramateko arazoa sortu zen, eta lehenengo tximiniak horrelaxe sortu ziren.

Beheko solairuan, portalea lantokia eta jolastokia (atsedenaldietan) zen. Nekazariak bertan konpontzen zituen tresnak, eta umeak ere bertan jolasten ziren, euria egiten zuenean.

Enkarterrietan mendebalderen dagoen zonan etxebizitza mota hori nagusitzen da, Kantabrian XVIII mendean zeuden eraikuntza- tekniken eraginez.

Etxe altuagoa, sakonagoa eta estuagoa da, Bizkaiko gainerako eskualdeetakoa baino. Fatxada suaren kontrako bi horma lodiren artean dago: muturrak, eta horietan bi ilara balkoi euskarritzen dira. Ez dauka arkuperik eta pertsonak nahiz abereak ate beretik sartzen dira. Eraikuntza sendokoa da eta erabilitako hormak kalitate handikoak dira: harri asko eta ona, eta zura habeetarako eta balkoietarako bakarrik.

Eraikuntza-eredu horren barruko kasu bereziak, berriz, Turtziozeko XVIII. mendeko baserriak dira. Aguedaren arroan Euskal Herriko etxeen (isolamendua eta hegal perpendikularra) eta Kantabriako etxeen (muturrekin) hibridoak agertzen dira.

ARNAGAK ETA GARAIAK

Arnaga baserriaren nekazaritzako edota abeltzaintzako jarduera osatzen duen eraikuntza txikia da.

Harri-hormaz egindako eraikuntza da eta bi solairu independente ditu. Goikoan lastoa biltzen da, eta behekoan egurra bildu edo etxeko abere txikiak hazten dira, esate baterako, untxiak, oiloak...

Arnagak eta garaiak ez dira nahasi behar, biek ere eginkizun bera izan duten arren. Antzina, garaiak nekazaritzako ustiapeneko ohiko elementuak ziren, batik bat Durangaldean. Gaur egun, horietako oso gutxi gelditzen dira eta gelditzen direnetako gehienak kontserbazio-egoera oso txarrean daude.

Asturiasko garaien oso antzekoak dira, baina Bizkaikoek itxura eta ezaugarri bereziak dituzte. Euskarriak piramide moztuen itxurakoak dira, eta horien gainean, zurezko egituraren plataformatzat erabiltzen diren harri biribilak euskarritzen dira.

IBILBIDEA

Bizkaiko landa-arkitekturaren adibide ederrenetariko bat ikusteko, Izurzara joango gara, Durangaldeko eskualdean. Bertan, paseoan gabiltzan bitartean, baserri oso ederrak ikusiko ditugu, aldi arkitektoniko desberdinetako baserriak. Gainera, geure geografia osoko dorrerik ederrenetariko bat ere ikusiko dugu. Defentsako dorre horiek ere geure arkitekturaren funtsezko elementuak dira, eta geure aurrekoen legatu garrantzitsua osatzen dute.

Izurzara iristeko, Durangotik Gazteizerako errepidea hartu behar dugu, Urkiola mendatetik igarota. Udalerriaren irteeran, Aldebarrena auzoa aurkituko dugu. Industria-pabilioi batzuen aurrean, asfaltozko estrata bat abiatzen da, eta bertako kartelak, berriz, Bizkaiko Foru Aldundiko aterpetxerako bidea adierazten du.

Aldebarrena auzoaren sarreran bi baserri eder daude. Ezkerrekoa, oraintsu berritua, bietako zaharrena da (XVI-XVII. mendeak). Ateburudun portale zabalaren gainean, fatxadaren erdialdea altxatzen da, eta horrek adreiluz forraturiko zurezko egitura dauka. Bi alboak harri-hormazkoak dira eta ertzak harlanduz eginda daude. Eskuineko baserria txikiagoa da; arku bakuneko portalea dauka eta horrek harri-hormazko fatxada eusten du. Ertzak, leihoak eta arkua, berriz, harlanduzkoak dira.

Apurka-apurka, Mugarraren malda malkartsuen azpian babesturiko haran txikian sartzen joango gara. Ezkerretara, Hormaetxe baserri dotorea aurkituko dugu, XVIII. mendeko eraikuntza ederra, eta horren horma nagusi guztiak harlanduzkoak dira. Adreilua desagertu egin da fatxadatik, eta zurezko egitura ere desagertuta dago. Murrizturiko arku zabal batek (nolabaiteko hiri-eragineko arkua) erdiko fatxada handia euskarritzen du.

Handik gutxira, beste baserri eder bat ikusiko dugu, Etxaburu. Leku horretatik, haranaren ikuspegi bikaina dago, Mugarra mendia nagusitzen delarik, eta mendi horren gainean saibatzuk ibiltzen dira, belatxinga zaratatsuekin batera. Artadi kantabriar eder batek, bestalde, estali egiten ditu gailurretik MaŌariatik hurbileko haranerantz jaisten diren isurialde harritsuak. Bertatik hurbileko harrobi batzuen ustiapenak egunetik egunera suntsitu egiten du naturak mila urtetan sorturiko edertasun itzel hori, eta horretaz jabetzea negargarria da.

Haranaren atzealdean, Etxaburu dorrea aurkituko dugu; bakarti eta desafio antzean altxatzen da muino harritsu baten gainean. Antonio Pio enperadoreak eraiki omen zuen, baina Enrike IV.ak berori suntsitzeko agindua eman zuen. Santxo Lopez de Ibarguenek dorrea berreraiki zuen, XVI. mende hasieran, baina mende bat geroago bertan behera utzi zuten. Oraingo itxura, berriz, Bizkaiko Foru Aldundiak hasitako birmoldaketaren araberakoa da.

Dorrearen ezkerretara, goroldioz estalitako harrien artetik jaisten den zidortxoa sortzen da; erramuen gerizpetik doan labirintoa sortzen du. Zona horretan, gorantz begiratuz gero, dorrearen horman leiho zorrotz oso ederra ikusiko dugu, eta horren gainean, goialdea estaltzen duen zurezko egituran, ostera, balkoitxo bat dago.

Beheko aldean eremu heze bat dago eta bertan sortzen den erreka haltzadi txikiaren gerizpetik doa, eta inguruetan sahatsak, hurritzak eta intxaurrondoak ere badaude.