saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

AKARLANDA (Erandio)

  • Kokapen planoa
    Kokapena
  • Baserri turismoa
    Baserri-turismo
  • Mapara itzuli
    Mapa
SARBIDEA

Loiu udalean abiatuz, Unbe gainera doan BI- 3704 errepidetik igoko gara. Kilometro bat igaro ondoren, bidegurutze bat aurkituko dugu ezkerretara, eta hori Leioako unibertsitaterantz doa BI-3731 errepidetik. Norabide hori hartu eta, handik metro gutxira, berriro ere ezkerretara joango gara, eta laster Akarlanda jolas-eremura iritsiko gara.

Mapetako ezaugarriak
  • Mahai kopurua
    50
  • Erretegi kopurua
    32
  • Edateko uren iturriak
  • Paperontziak edo edukiontziak
  • Aparkalekua
  • Haurren jolas-parkea
  • Kirol instalazioak
  • Taberna
  • Zerbitzuak
DESKRIBAPENA
  • Akarlanda naturan oso ondo integraturiko jolas-parkea da; era guztietako erosotasunak ditu eta, horrela, egonaldia erosoagoa izango da. Bizkaitar askorentzat, berebiziko aukera da, jendez beteriko hondartzei dagokienez (geure itsasertzeko hondartzak).
  • Eremuaren goialdean, eguzkitan dagoen eremu zirkularra aurkituko dugu eta horren inguruan mimosa-hesi ederrak daude. Bazter bikain horretan, komunen eraikina, mahai multzo bat (aulki eta guztikoa), haurrentzako parkea eta basoko zaindariaren dorrea daude. Gainerako instalazioak inguruetatik banaturik daude, bai eguzkitan edo bai zuhaitz ugarien gerizpetan.
  • Jolas eremuen instalazioak, bestalde, parking oso zabalak eta kirol-instalazioen eskaintza oso onak osatzen dute; instalazio horien artean, aipagarriak dira futbito-zelaia, saski-baloiko zelaia, monopatin-pista, entrenamenduko ariketetarako zirkuitua...
BISITALDIAK ETA TXANGOAK INGURUETATIK

Martiartu dorrea

Paisaia

BI-3704 errepidera itzuliko gara, Unbe gainerantz, eta handik gutxira dagoen seinale batek "Martiartu" dauka idatzita.

Haran luzea errepide estu batetik zeharkatuko dugu, txalet eta baserri askoren artean, harik eta Martiartu dorrera iritsi arte (izen bereko kirol-klubaren ondoan). Getxoko elizatearen mugan eta Unbeko mendien hegoaldean kokaturik, muino baten goialdean dago, haritz talde batekin eta baseliza txiki batekin batera.

Segurutik, Bizkaiko dorreen adibiderik onenetarikoa da, horren kanpoaldea kontserbazio-egoera oso onean dagoelako. Moztu gabeko urrienetariko bat da, eta beraz, gandorra oraindik ere lehengo moduan dauka. Eraikin mota hori oso ohikoa da geure geografian, harlanduarekin eginda dagoelako guztiz.

Lehoi baten irudia adierazten duen gargola ederra dauka, baita leiho gotiko bitxia ere (zaindariaren postukoa). Malda handiko eskailera baten bidez iristen den ate nagusitik basailu edo kapare asko irten zen, bataila-eremuetan borroka egitera.

Geologia-ikastaroa

Paisaia

BI-3731 errepidetik kilometro pare bat eginez, Leioako unibertsitatera iritsiko gara. Barrutiaren eskuineko aldetik, harri-multzoak dituen lur-zerrenda luzea aurkituko dugu.

Geologiako fakultateak jarritako mineral horiek geure geografiakorik adierazgarrienetarikoak dira eta kartel txikiak dituzte; kartelek aditzera ematen dute izena, osaketa, adin geologikoa eta Bizkaiko zein lekutan hartu diren.

Besteak beste, honako harri hauek bereiziko ditugu: konglomeratuak, kare-harriak, hare-harriak, margak, basaltoak, sideritak, arbelak, ofitak, igeltsuak, etab.

Unibertsitateak erakusketa-gela dauka liburutegian; gainera, jendearentzat urteko astegun guztietan irekita dauden kultura-jardueren eskaintza anitza ere badago.

Harriak

Unbeko Ama Birjina

Unbeko gainera heldu eta BI-3704 errepidetik jarraituko dugu Urdulizerantz. 15. kilometroa igaro ondoren, eskuinetara, "Ama Birjinaren etxera" dioen seinalea ikusiko dugu. Errepide estu bat Unbe mendiko iparraldeko maldan behera doa, bertara iritsi arte.

Etxetxo txiki baten barruan, Unbeko Ama Birjina miraritsuaren irudia gurtzen den kapera dago. Bertatik hurbil iturria dago eta horrek erreka txiki baten urak biltzen ditu. Ura ez da edatekoa; hala ere, txorrota batzuei esker, bisitariek gaixoen aurpegia eta oinak garbitzeko aukera dute.