saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

OLLARGAN - MONTEFUERTE (Arrigorriaga)

  • Kokapen planoa
    Kokapena
  • Baserri turismoa
    Baserri-turismo
  • Mapara itzuli
    Mapa
SARBIDEA

Bilboren eta Arrigorriaren arteko mugan, Ner bioiren meandro batean, La Peña auzoa dago. Bertatik, trenbidearen biaduktu baten azpitik igarota, Ollarganera iritsiko gara. Auzoaren goialdetik joan eta Eraikuntzaren Euskal Institutua inguratzen duen errepidetik joango gara, harik eta jolas-eremuaren sarrerara iritsi arte.

Mapetako ezaugarriak
  • Mahai kopurua
    64
  • Edateko uren iturriak
  • Paperontziak edo edukiontziak
  • Aparkalekua
  • Haurren jokoak
  • Kirol-instalazioa
DESKRIBAPENA
  • Ollargan jolas-eremu hutsa baino askoz ere gehiago da; Malmasin mendiaren maldetan hedatzen den hiri inguruko parkea da; Malmasin mendia, berriz, Bilbo ekialdetik ixten duen gailur koniko txikia da.
  • Eremu oso handi horretan, inguruko auzoetako eta udalerrietako biztanleak biltzen dira. Bertan adin guztietako pertsonak egoten dira, era askotako jarduerak eginez.
  • Eremu oso handi horretan, inguruko auzoetako eta udalerrietako biztanleak biltzen dira. Bertan adin guztietako pertsonak egoten dira, era askotako jarduerak eginez.
  • Zelai zabalak ditu, esate baterako, Illinbekoa, eta hostozabalen aldagai handiarekin birlandatu da: urkiak, makalak, astigarrak, haritzak eta gaztainondoak, eta horrek guztiak itxura freskoa eta erakargarria ematen dio.
BISITAK ETA IBILALDIAK INGURUAN ZEHAR

Txangoa Basaurira

Paisaia

Jolas-eremuaren sarreran, Institutuaren gainetik, parking txiki bat eta iturri bat aurkituko ditugu. Leku horretan, asfaltozko estrata bat abiatzen da eta hori etxebizitza txiki berde baten ondotik igarotzen da.

Bidea lau-lau doa, larre zabal eta eguzkitsuen artetik, harik eta basoaren barrura iritsi arte. Bideak sigi-saga egiten du, akazien gerizpean, aulki askoren artetik, eta horietan esertzeko eta atseden hartzeko aukera daukagu.

Ordu erdiko ibilaldi lasaia egin ondoren, Basaurira iritsiko gara.

Malmasinen gailurra eta gotorlekua

Jolas-eremutik gailur txikirako igoerari ekingo diogu. Horretarako, Montefuerteko muino zabaletik igoko gara, putzuen eta larredien artetik igarota. Antzinako gotorlekuaren aztarnak atzean utzita, Malmasinen oinetan dagoen muino zabalera helduko gara; azken maldak, berriz, gailurrean utziko gaituen zidor batetik igoko ditugu.

Arretaz erreparatuz gero, gailurrean kokaturiko antzinako gotorlekua babesten zuen harresidun barrutiaren aztarnak ikusten dira.

Kiskaltze-labeak

Paisaia

Eremuko behealdean, Bilbotik Urduñarako trenbidearen ondoan, "Mina Segunda" zeritzoneko bi kiskaltzelabe handiren aztarnak ikusiko ditugu. Bizkaiko esportazioetan burdina urritzen hasi zenean, beharrezkoa izan zen karbonatuak erabiltzea, eta horiek une horretara arte bazterturik zeuden, mineral horren eduki oso txikia zutelako.

Bi egitura zilindriko handi horiek adreilu arruntarekin eraiki ziren, eta euren barruan adreilu erregogorreko labe handiak daude; horietan, minerala 900ç C-tik beherako tenperaturetan berotzen zen. Horrela, anhidrido karbonikoa ezabatu eta burdina-produkzioa %30ean handitzen zen.

Bilbo zaharra

Bilbo

Bilbo arrantzaleen eta nekazarien herrixka baino ez zen, Diego Lopez de Harok historian sartu zuenean, 1.300. urtean.

Santiagoren elizaren inguruan, sorrerako urte horietan, hiribildu txikia eraikitzen hasi zen, eta bertako "Zazpi Kaleak" deritzenetan biztanleek industriako eta merkataritzako jarduerak egiten zituzten.

Hasierako kaleak Somera, Artekale eta Tenderia izan ziren, eta gero Belostikale, Harategi Zaharra, Barrenkale eta Barrenkale Barrena. Horrela, "Zazpi Kaleak" sortu ziren, eta azkenek La Rondan bat egin zuten; Miguel Unamuno jaio zen etxea bertan dago.

XIV. mendean barruti osoa hesi batekin inguraturik egon zen, eta oraindik ere horren aztarna batzuk ikus daitezke, San Anton elizaren zoruan. Plaza Berriak eta Areatzako Pasealekuak, Arriaga antzoki dotorearekin, Bizkaiko hiriburuko alde Zahar berezia osatzen dute.