saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

LA ARBOLEDA - ZUGAZTIETA (Valle de Trápaga - Trapagaran)

  • Kokapen planoa
    Kokapena
  • Baserri turismoa
    Baserri-turismo
  • Mapara itzuli
    Mapa
SARBIDEA

Zugaztieta jolas-eremurako sarbidea Trapagaranetik egiten da, Bilbo Kantabriarekin lotzen duen BI-634 errepide zaharra utzita, Trapagaranera iristean, Udaletxea eta eliza dituen bidegurutzean. Errepide bihurri bat gorantz doa, meatze jatorriko auzuneak atzean utzita, harik eta Larreinetara heldu arte, eta funikularra bertaraino iristen da. Apur bat aurrerago, errepidearen ezkerretara, Zugaztieta jolas-eremurako sarbidea aurkituko dugu.

BISITAK ETA IBILALDIAK INGURUAN ZEHAR
  • Mahai kopurua
    16
  • Edateko uren iturriak
  • Paperontziak edo edukiontziak
  • Aparkalekua
DESKRIBAPENA
  • Zugaztieta jolas-eremua Zuloko deritzon trokan kokaturik dago, antzina-antzinatik egindako meatze-jarduera gogorraren eraginez guztiz aldaturiko lurraldean.
  • Las Carmenes putzuko antzinako meatze-ustiapeneko putzuaren ertzean (antzinako meatzea ureztatzean osaturiko putzua, lurpeko urak azaleratzearen ondorioz), forma eta erliebe oso bereziak sortu dira: harrizko orratzak eta harkaitz handiak (burdinaren xidazioarekin,gama kromatiko anitza eta ikusgarria ematen diote lekuari). Horren ondorioz, paisaiak edertasun kaotikoa dauka.
  • Lurrari bere aberastasun guztia hartzearen ondorioz, lurzorua pobrea da, larredi eta sastraka urriez osaturiko landarediarekin. Hala eta guztiz ere, ingurua hobetzeko dagoen interesaren eraginez, lurraldea nabarmen hobetu da, berori egokituta eta zuhaixka nahiz zuhaitz espezie autoktonoak landatuta, eta putzuaren ertzean ibaiertzeko ohiko landaredia ere sartu da.
Mapetako ezaugarriak

Zugaztieta eta horren ingurua

Askaldegi

Muskizen zonaren barruan, hirigunerik enblematikoena eta garrantzitsuena da, meatze-iraganari dagokionez. 1877. urtean sortuta, antzinako ezaugarriak mantendu ditu: langileen zurezko etxeak (batzuk eraberrituta), meatze-sindikatuak, horniduren denda eta zonako meatze-ospitale garrantzitsua (oraintsu suntsituta).

Haraneko goialdeko biztanleria (Zugaztieta, Triano, El Sauco eta beste auzo asko), bertako 5.060 biztanleekin, Trapagarango behealdekoa baino handiagoa zen 1901. urtean, behealdean 1.776 biztanle baitzeuden.

Zugaztietaren ondoan paisaia kaotikoa dago, edertasun arrarokoa, eta bertan aipagarria da El Ostion izeneko putzua; jolas-eremua horren ondoan dago. Las Carmenes putzuaren ondoan Blondies meatzea dago, eta, atzealdean, errepidetik hurbil, Parkotxa putzua aurkituko dugu, mineralaren antzinako garbitokia; azken hori gaur egun urmahel bihurtuta dago, eta arrantza-eskolatzat erabiltzen da.

Peņas Negras Interpretazio Zentroan Zugaztietako zonari buruzko argazki-dokumentazioa dago, meatzaritzaren gorengo unea iritsi baino lehenagokoa.

Pikwik meatzerako ibilaldia

El Ostión

Aldagai anitzeko ibilaldi lasaia da eta ordubete baino denbora apur bat luzeagoan egin daiteke. Bizkaiko Foru Aldundiak egokitu egin du Pikwik meatzea hartzen zuen lurraldea; orain pinuz beteriko larrediak dira, eta horrek ibilaldirako eta lasaitasunerako gonbita egiten du.

Arrakalen artean, haizetik babestuta, mahaiak eta aulkiak dituzten zonak daude, eta bertan eserita, paisaia behatuko dugu lasai-lasai. Ibilaldia jolaseremuan hasiko dugu, Zugaztieta hilerriraino igotzen den errepidetik inguratuz. Hilerrira heldu baino lehen, goialdera iritsitakoan, eskuineko bidea hartuko dugu eta hori, bide laua eginez, Oiola troka handiaren goialdetik doa.

Bidea zidor bihurtu eta, apurka-apurka, mendiko larredien artean, Pikwik meatzera iritsiko gara, eta horren inguruan zurezko hesia dago.

Arrakala handien hormetan geldituriko burdina-mineralaren aztarnak ikusten dira, horiek ohiko kolorearekin. Entretenigarria da labirinto itxurako lurraldea arakatzea; behiak eta zaldiak egoten dira bazkan.

Itzultzeko, basoko bidea har daiteke, edo ur-biltegiaren ondoko putzutik belarrezko bide zabala hartuko dugu, eta hori, txabolen artean, Zugaztietara doa, oraingoan eskolen aldetik sartuta.

Meaztegi golf

Bizkaiko Foru Aldundiak meatze- aldeko Ingurumena Babesteko Plan Berezia sustatu du.

Jarduketen artean, aipagarria da golf- zelai horren eraikuntza (Bizkaian titularitate publikoa duen lehena). Meaztegi golf Severiano Ballesterosek diseinatu du.