saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

FUENTE DE LA CHOZA (Urduņa)

  • Kokapen planoa
    Kokapena
  • Baserri turismoa
    Baserri-turismo
  • Mapara itzuli
    Mapa
SARBIDEA

Urduñatik BI-4532 errepidea hartuko dugu; hori, Antiguako Ama Birjinaren santutegiaren ondotik igarota, Lendoño Goitia eta Lendoño Beitia herrixketarantz doa. La Teta iturriaren jolas-eremua atzean utzita, gain txiki batera helduko gara eta bertan bidegurutzea dago. Ezkerretara hartuko dugu, Lendoño Goitiarantz, eta La Choza iturriaren jolas-eremua aurkituko dugu berehala, Urduñatik bi kilometrora.

Mapetako ezaugarriak
  • Mahai kopurua
    41
  • Erretegi kopurua
    18
  • Edateko uren iturriak
  • Paperontziak edo edukiontziak
  • Aparkalekua
DESKRIBAPENA
  • Jolas-eremua inguruetatik garraiatuta dago, Garobel mendilerroaren oinean dagoen zona zabal batean, Bedarbide eta Solaiera mendien artean, eta edertasun ikusgarriko inguru zoragarrian integraturik dago.
  • Errepidearen eskuinetara, muino txiki bat dago, eta bertan mahaiak eta erretegiak aurkituko ditugu, basoko pinu talde baten gerizpean. Leku horretatik, Lendoño Bekoa herrixkaren ikuspegi onak daude.
  • Iturriaren ondoan, errepidearen beste aldean, "zelaien goialdea" trikuharria dago eta horrek oraindik ere alboko euskarriak ditu. Iturriaren eta trikuharriaren artean, legarrezko bide bat hasten da; horrek, hirurehun eta berrogeita hamar metroren ostean, mahai eta erretegi talde txiki baten ondoan utziko gaitu, La Choza iturriaren inguruan.
  • Eremuko gune nagusia aurkitzeko, errepidera itzuli eta Lendoño Goitiarantz jarraituko dugu. Handik gutxira, mahaiak eta erretegiak ikusiko ditugu eremu belartsu batean, bidearen alde bietan, erkameztiaren gerizpean.
BISITAK ETA IBILALDIAK INGURUAN ZEHAR

Garobel mendilerroa

Garobel mendilerroa

Jolas-eremuaren gainetik, Garobel mendilerroak malkar oso irregularra dauka; hori 20 kilometro inguruan luzatzen da, Gibijo mendilerroaren (ekialdean) eta Angulo mendatearen (mendebaldean) artean.Maldako erliebearen adibide bikaina da. Kontraste handia dauka mendilerroko bi isurialdeen artean.

Fenomeno hori oso ondo ikusten da goialdetik: iparraldeko isurialdea modu bortitzean jaisten da haranaren gainean, eta hegoaldeko maldan, berriz, erliebea nabarmen leuntzen da, eta apurka-apurka jaisten da Losako lurretarantz.

Garobel mendilerroak aukera asko eta asko eskaintzen dizkio natura maite duenari: Arrastaria haran eguzkitsutik paseatzea, maldak estaltzen dituzten baso hostotsuetan sartzea, horma harritsutik amildegira hurbiltzea (sai arreen hegaldi lasaia behatuz) edo mendi horietako ingururik ikusgarrienetariko batzuk bisitatzea, esate baterako, Nerbioiren jauzia, Gibijo mendilerroko lobera, Fraile deritzon mendia, Tertangako Zirkua, Unguinoko Begia, La Cobata, etab.

Zorte apur bat edukiz gero, mendilerro horretako ohiko ikuskizuna ere izango duzue: hegoaldeko isurialdean atxikitako lainoek malkarra gainditzen dute, eta haranera iritsi barik desegiten den olatu erraldoiaren moduan jaisten dira. Efektu bitxi horri "el bollo" esaten diote inguruetan.

Tologorri

Tologorri mendia

Tologorri mendia Urduñako gailurrik ezagunenetarikoa da; jolas-eremutik ondo bereizten da, bere irudi zuzenari esker; izan ere, itsasontzi baten aurrealdea balitz bezala irteten da Lendoño Goitia herrixkaren gainean, eta geure ibilbidea herrixka horretan hasiko dugu.

Urduñarantz hirurehun metro inguru egin beharko ditugu, errepidearen eskuinetara seinaleztaturiko bide bat aurkitu arte, eta horrek Lendoño errekaren ondoko erkameztian sartuko gaitu. Zenbait bihurguneren ostean, bideak malda handiagoa hartzen du, eta pagadian "herrenaren harria" deritzonera iritsiko gara. Basoaren babesa utzi eta Bedarbideren malda biluzia inguratuko dugu, "zidor beltza" deritzon (lurraren kolore ilunaren eraginez) ibilbide ausartari jarraituz.

Malkarra Barrerilla deritzon lekutik gaindituta, iturri batera iritsiko gara. Ondoren, Tologorriren bizkar zabaletik igoko gara, gailurrera iristeko. Ibilbide bikain hori egiteko, gutxi gorabehera ordu eta erdi behar da.