saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

ELORRITXUETA (EL VIVERO) (Galdakao)

  • Kokapen planoa
    Kokapena
  • Baserri turismoa
    Baserri-turismo
  • Mapara itzuli
    Mapa
SARBIDEA

"Camino del Vivero" deritzon BI-3732 errepideak luzera osoan zeharkatzen du Bilboren iparraldean Artxanda eta Ganguren mendien artean hedatzen den bizkar luzea. Mendi txiki horien magalean kokaturiko udalerri ia guztiek goialderako bideak dituzte. Errepide horretako
11. kilometroan, Ganguren mendiaren gailurraren oinean, jolas-eremua aurkituko dugu, Bizkaiko Foru Aldundiko basozaintzaren eraikinen ondoan.

Mapetako ezaugarriak
  • Mahai kopurua
    112
  • Erretegi kopurua
    32
  • Edateko uren iturriak
  • Paperontziak edo edukiontziak
  • Aparkalekua
  • Kirol instalazioak
  • Taberna
  • Zerbitzuak
  • Aterpe
DESKRIBAPENA
  • Elorritxueta Bizkaiko eremurik zabalenetariko da eta ekipamendu oso ona dauka. Horrela, erantzuna eman nahi
    izan zaio jolas-eremuen eskari gero eta handiagoari, Bilboren eta horren inguruko eskualdeen eremuan, horiek biztanle kopuru handikoak baitira.
  • Zuhaitz mota desberdinak, lurraldearen morfologia eta sarbiderako bide txikiak lagungarriak dira instalazioak zona desberdinetan banatzeko; zona batzuk haritz amerikarreko basoan daude, beste batzuk altzifre trinkoen edo pinuen gerizpean, eta gainerakoak, azkenik, lurralde osoan zeharkako zelai handietan eta eguzkitsuetan.
  • Jolas-eremu honetan ohiko altzariak daude, hau da, gainerako jolas-eremuetan egoten direnak; baina, gainera, interes handiko kirol- eta jolas-instalazioak ere baditu. Irristatze-pista, futbito-zelaiak, saski-baloiko zelaiak, frontoiak eta aparkaleku handiak ditu. Halaber, zerbitzu higieniko guztiak dituen taberna txikia ere badago.
BISITAK ETA IBILALDIAK INGURUAN ZEHAR

Burdinazko Gerruntzea

Askaldegi

Legarrezko bide zabal bat gorantz doa frontoien ezkerreko maldatik, harik eta zuhaixkaz estalitako bizkar txiki baten goialdera iritsi arte. Lur horiek betetzen dituzten isats trinkoen artean, hormigoizko eraikuntza batzuk ikusiko ditugu, Gerra Zibilean eraikitako antzinako Burdinazko Gerruntzearen instalazioaren aztarnak. Gaur egun ere, metrailadoreen eta kanoien postuak ikusten dira.

Bizkar osoa tunelez beteta dago eta horiek postuak lotzen zituzten; horrela, tropak posizio batetik bestera mugitzen ziren, bonbardatuak izateko arriskurik gabe.

Ez da harritzekoa, bertatik dauden ikuspegi bikainak kontuan hartuta, leku hori kokaleku militartzat aukeratua izatea, berebiziko kokaleku estrategikoa baitauka.

Ganguren mendia

Paisaia

Ganguren mendia Botxoaren iparraldean hedaturiko mendikate txiki horren kotarik altuena da, eta hori Txorierriren eskualdetik banatzen du. Eremuaren goialdetik abiatuko gara, aparkalekuaren goialdetik, Lezamako errepidea zeharkatuz.

Lurrezko bide zabala pinu, eukalitu eta pago landaketen artean gorantz doa; landare horiek gazteak eta txikiak direnez, ibilbide osoan berebiziko ikuspegiak izango ditugu.

Goialdean pinudi txiki bat dago eta horrek neurri batean ezkutatu egiten ditu gailurreko antena ugariak.

Komunikazio-instalazioetara joateko errepidea hartuko dugu eta, horien artean igarota, otearen artetik bidea egiten duen zidorrera iritsiko gara, harik eta gailurreko postontzira heldu arte.

Begien aurrean ikuspegi bikainak aurkituko ditugu, Abraren bokaleraino.

Artxanda eta Elorritxueta

Trena

Artxanda is rather more than just a green hill rising towards the north of the city: it is the Bocho’s (nickname for Bilbao) biggest park, the very lungs of the congested metropolis of Bilbao.

Autoz, bizikletaz, oinez, korrika edo funikularrez, egunero milaka bilbotarrek jolasteko leku egokia bilatzen dute inguru berde horietan. Horrenbestez, Artxanda mendian beharreko zerbitzu guztiak daude, hiri handiko biztanleek jolasaldirako egindako inguru egokien eskabideari erantzun egokia emateko: udal polikiroldegia, jatetxeak, lorategiak, begiratokiak, askaldegiak, zabuak...

Artxandatik, ekialderantz, Avril eta Ganguren mendien arteko bizkar handia hedatzen da. Elorritxuetako errepideak inguru luzanga hori zeharkatzen du, jolas-eremuen kokaleku desberdinak eta txoko atseginak lotuz; bertan, egun atsegina igaro daiteke naturan, hiri handiaren zalapartatik urrun. Bidearen alde bietan hedatzen diren malda handiak azken urteotan birlandatu egin dira zuhaitz autoktono askorekin, inguru horren itxura naturala berreskuratzeko