saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

ALTZASORTA (Orozko)

  • Kokapen planoa
    Kokapena
  • Baserri turismoa
    Baserri-turismo
  • Mapara itzuli
    Mapa
SARBIDEA

Orozko udalerriko Gallartu auzotik abiatuko gara, BI-3513 errepidetik, eta horrek Orozko eta Arratia haranak Bikoitx mendatetik lotzen ditu. 31. eta 32. kilometroen artean, Gorbeiako Parke Naturala dioen kartelarekin seinaleztaturiko hormigoizko bidea abiatzen da, eta bertatik gorantz egingo dugu. 2,5 kilometro igarotakoan, Altzasorta jolas-eremura iritsiko gara.

Mapetako ezaugarriak
  • Mahai kopurua
    12
  • Erretegi kopurua
    8
  • Edateko uren iturriak
  • Aparkalekua
DESKRIBAPENA
  • Altzasorta Gorbeiako Parke Naturalaren mugen barruan kokaturiko eremu urrietariko bat eta inguru pribilegiatua da. Itxina mendilerroaren babesean (aipagarria da Atsogure edo Las Atxas), Untzuetatik Garaigortarako mendilerroaren gaineko panoramika bikaina dauka, Altzasortak ez baitu zuhaitz heldurik.
  • Eremua muino estu baten gainean dago, Galiturrita eta Ursaltu erreken artean, eta bidearen bi aldeetan hedatzen da. Zurezko itxiera baten bidez mugatuta (ganadua ez irteteko), zati bakoitza desberdina da. Handiena malda moderatuko eremu irregularrean dago, eta iturria dauka. Beste zatia apur bat lauagoa eta babestuagoa da. Bi zona horietan pagoak, elorriak, gorostiak, urkiak eta haritzak daude, eta, hazten direnean, gerizpe ederra emango dute.
  • Bertarako bidearen ondoko aparkalekuan ere hostozabalen espezieak landatu dira.
BISITALDIAK ETA TXANGOAK INGURUETATIK

Altzasortarako igoera Gallartutik

Ibilgailuek gora egiteko erabilitako bide bera hartuko dugu; kolore zuriarekin eta horiarekin balizaturik dago, Gorostolarantz doan PR deritzon baten bidez (Larreder deritzon zona baino apur bat gorago). Berrogei minutu inguruko igoeran, ikuspegi bikainak izango ditugu.

Askaldegi

Egurbide mendia eta Irumugarrieta

Paisaia

Ordubeterik ez duen bidea egin ondoren, igoera labur horretatik Egurbidea mendiaren muinora iritsiko gara, eta bertatik, ikuspegi bikainak daude, bai Arratia haranerantz eta Gorbeiako Parke Naturalerantz, bai Itxina mendilerrorantz eta Arno mendirantz.

Bikoitxeko aparkalekutik eta begiratokitik, Orozkorantz doan errepideari jarraituko diogu. Handik gutxira, basoko bide bat aurkituko dugu ezkerretara, pinudi baten barrutik doana.

Lurrezko bidea gorantz doa, baina laster txango atsegin bihurtzen da, Egurbideren muino belartsu irekitik.

Muinoaren leku nagusia Irumugarrietako erpin geodesikoa da (651 m).

Garaigorta mendia

Egitura harritsuko mendi honen gainean, Gorbeiako Parke Naturalean ondoen kontserbaturiko artadietariko bat dago.

Bikotxeko begiratokitik Orozkorantz joango gara, eskuinetara dagoen eta burdina-sare bat zeharkatzen duen bide bat hartuta. Pinudira jaitsitakoan, muinoa inguratuko dugu, harik eta Adarro mendixkara iritsi arte. Zidor bat haitzean sartzen da eta, horrela, erdi larrea den ohiko artadi bat ikusiko dugu.

Zidorra muino harritsutik gora doa, gailurrera iritsi arte; bertatik, Orozko haranaren, Itxina mendilerro karstikoaren eta Arnoko mendien ikuspegi bikainak daude.

Zaloa auzoa (Orozko)

Zaloa auzoa (Orozko)

Muino txiki batean kokaturik dago, eta, bertara iristeko, Bikoitx gainera Orozkotik igotzen den errepidetik desbideratuko gara.

Zaloa Orozko udalerriko auzo txiki bat da eta baserri sendoen multzo batek osatzen du; multzo osotik, aipagarria da Andra Mari eliza gotikoa. Kokaleku pribilegiatuaren eraginez, Urigoiti auzoaren eta Itxinako mendi harritsuen gaineko ikuspegi ederra dauka.