saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Sentsibilizazio kanpainak

Informazioa

 

Eskola kirolaren ikusle onen dekalogoa


ESKOLA KIROLAREN IKUSLE ONEN DEKALOGOA

  1. 1. Umeek ez dute jolasten jendea entretenitzeko, ezta garaile izateko ere; umeek ondo pasatzeko eta kirolaren bitartez hezitzen joateko jolasten dute. Ez ezazu hori inoiz ahaztu!

  2. 2. Parte hartzaile guztien ahaleginak txalo itzazu. Garrantzitsuenak ez du emaitzak izan behar.

  3. 3. Hutsegiteegatik ez iezaiezu agirikarik egin; Ikasten ari dira! Diozun guztia positiboa izan dadila, motibagarria hori da, ez agirika egitea.

  4. 4. Jardueran parte har dezatenekiko errespetua ager ezazu (ikasleak, entrenatzaileak, arbitroak eta jendea). Derrigorrezkoak ditugu!.

  5. 5. Zuk zeuk jakingo duzu zer egin behar duten, baina ez itzazu "telebideratu" zer egin behar duten esanez. Eman iezaiezu jardueraz gozatzeko eta erabakiak hartzeko askatasuna!

  6. 6. Arbitroen erabakiak errespeta itzazu eta umeek hori egitera, eta ezarritako araudiaren arabera jokatzen anima itzazu.

  7. 7. Uko egin iezaiezu jendeak edota edozein parte hartzailek sortutako edozein motako indarkeriei edo jarrera ezegokiei.

  8. 8. Jarduerari amaiera ematerakoan balora ezazu benetan garrantzia daukana, hau da, bakoitzaren hobekuntza, eta ez lortutako emaitza.

  9. 9. Ikusleek arau hauek bete ditzaten ahaleginak egin itzazu, era horretara jarduera denentzat onuragarriagoa izan dadila lortuko duzu.

  10. 10. Ez ezazu inoiz ahaztu zeure portaera zeure seme-alabentzako eredu izango denik, eta batez ere benetako protagonistak eurak direnik.

Irudiak deskargatu (5,7 MB)

 

 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Sentsibilizazio kanpainak

Sentsibilizazio kanpainak

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia