saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Tailer

Informazioa

Blog

Facebook

Jean Clottes-ek irekiko du Santimamiñe 2016 Tailera

2016-(e)ko Abuztua-ren 29-(e)an

Jean Clottes-ek emango dio hasiera Santimamiñe 2016 Tailerari "Arte parietala ikertzeko teknika eta metodoei buruzko istoria berria". Hemen uzten dizuegu bere mintzaldiaren laburpen txiki bat

1993. urtean hamabost bat ikertzailek osaturiko lan talde batek "el Arte parietal paleolítico: técnicas y métodos de estudio" izena zuen txosten garrantzitsu bat idatzi zuen. Aurreko zortzi urteetan zehar garatutako hogeitazazpi bileren ondorioa adierazten zuen lana zen. Bilera hauetan zehar aurkezten ziren gaiei buruzko txostenak zuzendu eta onartzen ziren. Azterketa eta sintesi lan luzea izan zen. Parte hartzaile ezberdinek garatzen zituzten txosten espezializatuei esker arte parietalaren ikerketaren inguruan agertzen ziren arazoen ikuspegi orokor bat lortu zen. oso baliagarria izan zen txosten hau igaro ziren bi hamarkadetan.

Bere publikaziotik gauzakgaratu dira, noski. Asmakuntza berriak, hauetako batzuk bere tamaina aintzat hartuta oso inportanteak (Chauvet-Pont d’Arc, Cussac) edota bere ez esperotako lokalizazioa zela eta (Coliboaia Rumanian, Creswell Crags Inglaterran). Datazio asko lortu izan dira radiokarbonoaren metodoaren ondorioz, batez ere Espainia eta Frantzian eta baita Rumanian ere. Leizeetako artearen hastapenak zenbait milaurtetan atzeratu dira.

Aro Digitalaren ondorioz ikerketa metodoak ere aldatu dira. Egun aukera dago zehaztasun handiz eta nahiko erraz panel eta dekoratu handiak bihurtzea eta detailerik txikiena ere ikertzea, ikertzaileen lana errazten delarik.

1993.enean jakinaren gainean ikertu ez zen gai bat artearen esanahi/interpretazioa ziren. Polemika handia izan duten zenbait lanen ondoren gai garrantzitzu honi buruzko azterketa egiteko garaia izango litzateke.