Hemen zaude:
Xedea: Bizkaiko Lurralde Historikoan hondakinak kudeatzea.
ZERBITZUEN GUTUNA
Garbiguneetako Zerbitzuen Gutuna agiri publiko batzuetan datza, eta, agiri horien bidez, hainbat xehetasun zehazten eta jakinarazten ditu GARBIKERREK: eskaintzen dituen zerbitzuak eta zer baldintzatan ematen dituen; zerbitzuak kalitate-estandar jakin batzuekin emateko ardurak eta konpromisoak; eta oro har herritarrek eta, zehazki, zerbitzuaren erabiltzaileek dituzten eskubideak, zerbitzu horiekin lotuta. Horrez gain, zerbitzu horiek berenganatzean zer erantzukizun hartzen diren eta parte hartzeko zer sistema dauden ere adierazten da, zerbitzu publikoen etengabeko hobekuntza bermatzeko asmoz.
Jarraian, gure Garbiguneetako zerbitzu-karta kontsultatu eta deskargatu ahal izango duzu, bi bertsiotan: agiri teknikoa eta dibulgazio-liburuxka
Lotuta dagoen informazioa: