saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Zerbitzuak eta herritarrenganako laguntza

Informazioa

 

Deskribapena

 
Xedea: Bizkaiko Lurralde Historikoan hondakinak kudeatzea.

Xedea: Bizkaiko Lurralde Historikoan hondakinak kudeatzea.

 

itzuli

 

Zerbitzuaren Informazioa

 
 
 

 

 

ZERBITZUA

ZERBITZUAREN INFORMAZIOA

1

BIZKAIKO GARBIGUNEEN SAREA (23 GARBIGUNE)

Garbigunea Etxeko Hondakinen eta Hondakin Asimilagarrien Gaikako Bilketarako Zentroa da. Herritarren zerbitzurako dago, DOHAINIK itxi daiezan berziklau, berrerabili edo balorizau daitekezan materialak.

Garbigunea ondoko erabiltzaileei dago zuzenduta: Etxe partikularrak, Etxeetako obra txikietako autonomoak, Komertzio txikiak, Bulegoak. 

Honako honeek ezin dabe Garbigunean hondakinik itxi: Udalak. Hiri hondakinak jasoten dabezan enpresak, Hondakin geldoen bilketa kudeatzen dabenak, Industriak orokorrean, Eraispen enpresak. Merkataritza: Biltegi handiak, Konponketa tailerrak. 

 MUGAK:

  • Etxeetan sortutako hondakinak eta hondakin asimilagarriak baino ez dira onartzen.
  • BGP 3.500 kg-tik behera daukien ibilgailuak.
  • Muga: 2 m3 bolumenean edo 750 kg-ko pisua persona/asteko, garbigune sare osoan.
  • EEHen kasuan, lizentziarik behar ez daben obra txikietarako, 5 zakuren parekoa itxi ahal izango da persona/aste/ibilgailuko, garbigune sare osoan.
  • Unidadeen kasuan, 3 ate, 3 leiho, 3 marko eta abarrera asimilagarria.
  • Pneumatikoak: gehienez, 5 unidade erabiltzaile/urte bakotxeko

 

HONDAKIN ONARGARRIAK

INERTEAK: Obra-hondakinak, kristalak, konketak, komunak…

EGURRA: Armairuak, aulkiak, kutxak, markoak, ateak, oheak…

BOLUMEN HANDIKOAK: Altzariak, koltxoiak, somierrak...

PLASTIKOAK: Persianak, aulkiak, mahaiak, jostailuak, bilgarriak…

TXATARRA: Erradiadoreak, bizikletak, harraskak, antenak, aulkiak, bidoiak…

MARRA ZURIA: Hozkailuak, garbigailuak, mikrouhinak…

MARRA MARROIA: Telebistak, bideoak, DVD-erreproduzitzaileak, musika ekipoak, ordenagailuak…

PAPERA ETA KARTOIA: Kartoizko kaxak, bilgarriak, aldizkariak, egunkariak…

PNEUMATIKOAK: Ikusi 4. puntua: Mugak.

LOREZAINTZA: Inausketa hondarrak, zuhaixka lehorrak…

METAGAILU ETA BATERIAK

OLIOAK: Etxekoak, karterrekoak…

BEIRA: Botilak, poteak…

BESTE BATZUK: Mueta guztietako pilak, fluoreszenteak, tonerreko kartutxoak, ontzi arinak (edukiontzi horia), telefono mugikorrak, CDak, DVDak, bideo eta audio kaseteak, merkuriozko termometroak, plastikozko eta aluminiozko kafe kapsulak…

BERRABILPEN TXABOLETAN, erabili leitekezan tresnak itxiko dira, besteak beste, altzariak (armairuak, mahaiak, aulkiak...), etxetresna elektrikoak (garbigailuak, ontzi-garbigailuak, lehorgailuak, mikrouhin labeak...), gailu elektriko eta elektroniko txikiak, telebistak, jostailuak, bazarra, liburuak, etab.

PINTURAK, AEROSOLAK eta DISOLBATZAILEAK: Bakarrik onartzen dira BASAURI, DURANGO, ERANDIO, GERNIKA, GUEÑES, MARKINA eta SESTAOko garbiguneetan.

2

ONTZI ARINEN GAIKAKO BILKETA (EDUKIONTZI HORIA)

111 udalerritako zerbitzuaz arduratzen da (Bizkaian 106 eta Araban 5). 3.814 edukiontzi ditu, eta horien edukia biltzeko 14 kamioi. Egunero, astelehenetik ostiralera, 13 ibilbide egiten dituzte. Bildutako ontzi arinen hondakinak Amorebieta-Etxanora garraiatzen dira, banatzeko eta sailkatzeko plantara: "Bizkaiko Zabor Berziklategia S.L." "(B.Z.B.)".

Hondakin horietako 7.678 tona bildu ditu Garbikerrek, 2018ko urtarriletik ilairara bitartean.

3

PLANTA DE COMPOSTAJE BIZKAIKO KONPOSTEGIA

Bizkaiko Konpostegia landare-jatorriko Hondakin Organikoen Konpostegia da.  

Soltean edo poltsa konpostagarrietan, honako hauek onartuko dira:

  • LOREZAINTZAKO HONDAKINAK: inausketa-hondarrak, zuhaixkak, hostoak, koniferak, landareak (sustrairik gabe), belarra…
  • EKOIZLE HANDIEN BIOHONDAKINAK: ekoizle handien (hornidura-azoka nagusiak, hornidura-azokak eta merkataritza-gune handiak) frutak eta barazkiak.
  • ETXEETAKO BIOHONDAKINAK: sukaldean prestatuko edo prestatu gabeko landare jatorriko hondakinak (barazkiak, frutak, haziak, fruitu lehorrak, zerealak, landare-hondakinak), ogi eta opilen hondakinak, sukaldeko papera, komuneko paper-biribilkiak, ezpainzapiak, infusio-poltsatxoak, kafe-hondarrak, botilen kortxo naturalak (ez plastikozkoak)…

 

 Bizkaiko Konpostegia erabiltzaile hauei dago zuzenduta:

  • Udalak eta Mankomunitateak.
  • Lorezaintzako, nekazaritzako eta basoetako lanetan aritzen diren enpresak, bai eta hondakinak biltzen dituzten enpresak ere.
  • Merkataritza-guneak eta hornidura-azokak.
  • Nekazaritzako eta baratzeko enpresak.
  • Partikularrak.

  Ekoizleen eta bezeroen erantzukizuna:

  • Bizkaiko Konpostegiaren Ekoizleen Erregistroan izena ematea (Garbikerreko bulegoak).
  • Bizkaiko Konpostegiko langileen argibideak jarraitzea.
  • Horretarako egokitutako gunean deskargatzea, langileen argibideak jarraituz.
  • Zamak errefuseko materialik ez duela berrestea.

Hondakinak baliatuta sortutako konposta solte saltzen da, plantan bertan. 

4

 

TRATAMENTUTEGI MEKANIKO-BIOLOGIKOA(TMB)

 Bizkaiko hiri hondakinak tratatzen ditu planta honek.

Hiri hondakin asimilagarriak ONARTZEN dira.

Bizkaiko udalentzako zerbitzua.

PROZESUA. Hiru urrats ditu: hondakinak jasotzea, tratamendu mekanikoa eta lehortze edo ontzea. Hondakinak jasotzeko, beheko deskarga-plataforman ipini behar dira; ondoren, olagarro batek hartu eta prozesuan sartuko ditu, garraio-zinten bidez. Hori baino lehen, begizko kontrola egiten da, hondakin ez-aproposak sailkatzeko.

Azpiegitura horri esker, hondakin guztiak tratatzen dira, zabortegira bideratu aurretik.

5

TRANSFERENTZIA-GUNEAK (5 TRANSFERENTZIA-GUNE)

Zentro hauetan hiri hondakinak biltzen dira, ondoren prentsatu eta azken kudeatzailera garraiatzeko, edukiera handiko kutxak dituzten ibilgailutan. Horri esker, hondakinak kudeatuko dituen zentrotik urrun dauden udalerriek garraio-kostua murriztuko dute.

Garbikerrek, gaur egun, hainbat transferentzia-gune kudeatzen ditu, hala nola, Durangokoa, Gernikakoa, Zallakoa, Igorrekoa eta Berriatukoa. Bertan bildutako hondakinak, gero, Zabalgarbiko Tratamendutegi Mekaniko Biologikora (TMB) eramaten dira.

 

 
 
 
 
 

itzuli