Hemen zaude:
Xedea: enpresen lehiakortasuna bultzatu, garatu eta sustatzea.
BEAZ, S.A.U.-ren Batzar Nagusiaren eta Administrazio Kontseiluaren osaera bere bazkide bakarrak zehazten du (Bizkaiko Foru Aldundiaren %100a jabetza)
Sozietatea Ainara Basurko Urkiri Zuzendari nagusiak zuzentzen du eta bere betebeharren artean eragiketa norabideen proposamena, Kudeaketa egitasmoaren proposamena eta gauzatzea eta enpresaren jardueraren oinarrizko indikatzaileen kontrola eta jarraibideak dira. Gainera, Sozietatearen giza ekipoaren arduradun nagusia da.
Sozietatea arlo bitan dago osatuta, ondoren zehazten diren eginkizunekin:
Arlo eraginkorra: BEAZ-en bezero nagusia den ete-kin eta ekintzaileekin harremanetan dauden jarduerak osatzen ditu, ekintzailetza eta enpresa eraldaketarako arloetan: diru-laguntzen kudeaketa, bideratze zerbitzuak (laguntza mapa, mentoring, zerga kenkariak, networking) eta inkubazioa.
Antolakuntza eta berrikuntza Arloa: Administrazio eta Finantzari dagokion eginkizunak betetzen ditu., Kudeaketa sistemak eta Azpiegitura informatikoa. Gainera Sozietateak egiten dituen ekimenak antolatzen eta garatzen dihardu. Horretaz berrikuntza arloan, BEAZ-en bezeroekiko jarduerak kudeatzen ditu.