saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Erakundeari buruzko oinarrizko datuak

Informazioa

 

Deskribapena

 
Xedea: enpresen lehiakortasuna bultzatu, garatu eta sustatzea.

Xedea: enpresen lehiakortasuna bultzatu, garatu eta sustatzea.

 

itzuli

 

Erakundearen funtzioak

 
 
 

BEAZ, SAU 1987ko maiatzaren 25ean sortu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak behin betiko izaera mugagabeaz Bizkaian Enpresa eta berrikuntza Zentro bat abian jartzeko.2010eko uztailaren 6an BEAZ, SAUk  halaber Bizkaiko Foru Aldundiaren jabetzakoa zen BIZKAIKO BERRIKUNTZA AGENTZIA, SAU xurgatu zuen, ekitaldi horretan bion helburu soziala bilduz.

Sozietatearen helbide soziala Bilbon dago, Kale Nagusiko 25. zkian, eta haren egoitza soziala Sabino Arana 8an dago.

Sozietateak beharrezko jarduera guztiak egingo ditu, enpresen lehiakortasuna sustatu, garatu eta indartzeko, kalitatezko lanpostuak sortu eta mantentzeko, eta, oro har, Bizkaia lurralde berritzaile, sortzaile, dinamiko eta ekintzailea bihurtzeko, non sozietatearen kohesioak eta lehiakortasunak Bizkaiko gizartearen egungo eta etorkizuneko ongizatea bermatuko duten.

BEAZ, SAUk, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapeneko Sailaren izenean eta kontura, erakunde laguntzaile legez dihardu foru Sail horrek Bizkaiko ETEei ekonomia sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko ematen dizkien diru-laguntzak kudeatzeko lanean.

 

Lotuta dagoen informazioa:

 
 
 
 
 

itzuli