saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Erakundeari buruzko oinarrizko datuak

Informazioa

 

Deskribapena

 
Xedea: gizarte arloko zentroak eta zerbitzuak kudeatzea, pertsonen bizi-kalitatea sustatze aldera.

Xedea: gizarte arloko zentroak eta zerbitzuak kudeatzea, pertsonen bizi-kalitatea sustatze aldera.

 

itzuli

 

Erakundearen eginkizunak

 
 
 

Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea, aurrerantzean GUFE, administrazioko foru erakunde autonomiaduna da, Bizkaiko Lurralde Historikoko Ekonomi Araubideari buruzko urriaren 14ko 10/1997 Foru Arauaren 4.2.b artikuluan ezarritakoaren arabera eratua. Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizartekintza Sailari atxikita dago deszentralizazio funtzionalaren araubidean. Aipatutako saileko burua den diputatuari dagokio haren jardueraren emaitzen kontrola, ebaluazioa eta zuzendaritza estrategikoa.

GUFEk bere nortasun juridikoa, ondarea eta diruzaintza eta kudeatzeko autonomia ditu, estatutuotan ezarritako eran.

GUFEk programa zehatzak betearazi eta herri zerbitzuak kudeatzeko, sustatzeko eta prestatzeko jarduerak egin behar ditu, Gizarte Zerbitzuei buruzko Euskal Legeak zehaztutako eskumeneko eremuetan eta jarduketa arloetan, lurralde historikoetako organoentzat, eta Bizkaikoek agintzen dizkiotenak.

Programa eta jarduera horiek zehaztu eta GUFEri aginduko zaizkio, eratxikitako eskumen eta funtzioaren araubide zehatza ezarriko duen Bizkaiko Foru Aldundiaren ebazpenaren bitartez.

Estatutuon eta aurreko paragrafoan aipaturik dauden ebazpenen markoan, GUFEk agintzen zaizkion programak, jarduerak eta zerbitzuak ibiltzeko agindu ahalko du. Horretarako, egokiesten dituen antolaera eta ibilera arauak ezarriko ditu.

 

 
 

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 
 
 

itzuli