saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Zerbitzuak eta herritarrenganako laguntza

Informazioa

 

Deskribapena

 
Xedea: bide-azpiegiturak kudeatzea.

Xedea: bide-azpiegiturak kudeatzea.

 

itzuli

 

Zerbitzuen kartera

 
 
 

Interbiak-ek, Bizkaiko Foru Aldundiaren sozietate publikoak,  zerbitzuen kartera bat eskaintzen dizkie errepideen erabiltzaileei eta, berariaz, Bizkaikoei. Zerbitzu horiek gakoak diren bi prozesutan sailkatzen dira:

Bizkaiko autobideen kudeaketa eta Bizkaian bideen arloko azpiegitura batzuen eraikuntza.

Horiek burutzeko laguntzako prozesu eta jarduera batzuk egiten dira; helburua sozietate publiko honen xedea betetzea da.

ZERBITZUAK ETA JARDUERAK

  1. BIZKAIKO AUTOBIDEEN KUDEAKETA

Interbiakek, Bizkaiko Foru Aldundiak agindua emanda,  gaur egun Lurraldean dauden ordaindu beharreko hiru azpiegiturak kudeatzen ditu, hau da, AP- autobidea Urgoiti (EL Gallo) eta  Gipuzkoako mugaren artean; A-8 autobidearen saihesbide baten bitartez Abanto eta Santurtzi Bilborekin biltzen dituen Metropoliko Hegoaldeko Saihesbidea; eta Artxandako tunelak, Txorierriko harana, AP-8 autobidea Amorebietan, aireportua eta Getxo eta Barakaldo Bilbo erdigunearekin egituratzen dituen hiru tuneleko multzoa.

Behar diren zerbitzuak hauek dira:

  • Autobidearen kontserbazioa eta mantenua.
  • Autobidearen ustiapena.
  • Kobratzea eta fakturatzea.
  • Erabiltzaileari arreta eskaintzea.
  1. BIZKAIKO BIDEEN ARLOKO AZPIEGITURA BATZUEN ERAIKUNTZA

Interbiakek, Bizkaiko Foru Aldundiak agindua emanda,   kapazitate altuko bide-ardatzak  eraikitzen ditu.

Behar diren zerbitzuak hauek dira:

  • Aurreko azterlanak eta aurreproiektuak egitea.
  • Eraikuntza-proiektuen idazkuntza eta bideragarri egitea.
  • Eraikuntza.
 
 
 
 
 

itzuli