saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Erakundeari buruzko oinarrizko datuak

Informazioa

 

Deskribapena

 
Xedea: bide-azpiegiturak kudeatzea.

Xedea: bide-azpiegiturak kudeatzea.

 

itzuli

 

Erakundearen funtzioak

 
 
 

INTERBIAK BIZKAIKO HEGOALDEKO AKZESIBILITATEA, S.A., Bilboko notarioa den  José María Arriola Arana jaunak bere protokoloko 1.065 zenbakiarekin 2002ko maiatzaren 30ean egiletsi zuen eskritura publikoaren bidez eratu zen sozietate anonimoa da.

INTERBIAK ez da “sozietate anonimo” huts bat, “Bizkaiko Foru Aldundiaren partaidetza baino ez duen pertsona bakarreko sozietate anonimoa” baizik. Hau da,  Bizkaiko Lurralde Historikoaren araubide ekonomikoari buruzko urriaren 14ko 10/1997 Foru Arauak ematen duen definizioaren arabera, foru sozietate anonimoa da.

Bere xedea, besteak beste, Bizkaiko Foru Aldundiak agintzen dizkion bideen arloko azpiegiturak eraikitzea, kontserbatzea, mantentzea, finantzatzea eta ustiatzea da. Eragiketa horiek sozietateak berak zuzenean edo hirugarrenen bidez egin ditzake.

Foru aldundiaren aginpidepeko errepideak eta beste azpiegitura batzuk foruzko herri-sozietateen bitartez egiteko edota ustiatzeko agindutakoetarako oinarrizko arauak jarten dituan ekainaren 30eko 6/1998  Foru Arauak ezarri duenarekin bat, Bizkaiko Foru Aldundiak eta  INTERBIAKek hitzarmen bat harpidetu zuten  2002ko abenduaren 27an; hitzarmen hori Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 16. zenbakian, 2013ko urtarrilaren 24koan, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak eskatzen dituen terminoak betez sinatu zen.

INTERBIAK berariaz sortu zen izaera industrialik  eta merkataritzako izaerarik ez duen interes orokorreko beharrizan bat asetzeko, hau da, Bizkaiko Irisgarritasun Plana 2003 betearazteko beharrezkoak ziren jarduketak garatzeko, besteak beste jarraian adierazten diren hauek:

 

  • A-8 autobidearen Bizkaiko tartea, Basauri  eta Ermua artean, kontserbatzea eta kanonaren bidez ustiatzea.
  • Metropoliko Hegoaldeko Saihesbidea eraikitzea, kontserbatzea eta kanonaren bidez ustiatzea.
 
 
 
 
 

itzuli