saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Erakundeari buruzko oinarrizko datuak

Informazioa

 

Deskribapena

 
Xedea: hiritarrentzako arretarekin loturik dauden teknologiak eta kudeaketaren arloko bitartekoak ezagutzea bultzatzeko jarduerak sustatzea, komunikazioaren alorreko teknologien bitartez.

Xedea: hiritarrentzako arretarekin loturik dauden teknologiak eta kudeaketaren arloko bitartekoak ezagutzea bultzatzeko jarduerak sustatzea, komunikazioaren alorreko teknologien bitartez.

 

itzuli

 

Erakundearen eginkizunak

 
 
 

BiscayTIK Fundazioa 2008an sortu zen irabazi asmorik gabeko fundazio publiko gisa, proiektuaren benetako sustatzailea den Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik. Fundazioaren gobernuko organo gorena Patronatua da.

2009an BiscayTIKek doako @bizkaia.eu posta elektronikoa sortu zuen, erabilgarri dagoena eskaera egiten duten14 urte baino gehiagoko biztanle guztientzat.

2011n BiscayTIK Bake Eder Ezagutza Zentroan behin betiko kokatu zen. Egoitza berri hau enpresen eta Fundazioaren arteko elkarlana errazteko pentsatuta dago, eta antzinako Bake Eder Jauregiaren orubean, Getxon, egin da.

Hasieratik asmo handiko proiektua zela argi geratu zen. Proiektua Udal Administrazioan IKTen aplikazioan nazioarteko mailan erreferentea da, eta honako helburuak ditu:

  • Bizkaiko Udal Administrazioen tresnak homogeneizatzea: udalek arazoak dituzte sistema informatiko bateratuak erabili ahal izateko, udal guztiek ez dituzten baliabideak erabiltzea baitakar, batez ere txikienen kasuan. BizkaiTIKen xedea egoera honi irtenbidea ematea da, udal erakundeak azken teknologiaz hornituz kudeaketa eraginkorragoa lor daitezen eta haien artean arrail teknologikoa ekidi dezaten.
  • Administrazioa herritarrei hurbiltzea IKTak erabileraren bidez: udal sistema informatikoen berritzeari esker udalek herritarrei Udal Administrazioa hurbilduko dieten izapidetza online-eko sistemak garatu ditzakete. Horrela, udalarekin egin behar dituzten bere ohiko kudeaketak eta izapideak erraztzen dira.
  • Bizkaia nazioarteko erreferente bilakatu tokiko administrazio elektroniko alorrean: Teknologia Berrien inguruan egindako lan itzela ezagutza oso espezializatua sortzen du, beraz, oso interesgarria da munduko edozein lekutako administrazioentzat. Getxoko Bake Eder Ezagutza Zentrotik BiscayTIKek enpresekin elkarlanean dabil produktu eta zerbitzu berriak sortzen eta ezagutarazten, estatu mailan, zein nazioartekoan, aberastasuna sortzeko eta Tokiko Administrazio elektronikoaren alorrean Bizkaia nazioarteko mailan erreferentea bilakatzeko xedeaz.

IKTak gizarteratzeko BiscayTIK Fundazioak BiscayTIK Business School-a du. Bere helburua Teknologia Berriak eta bere erabilera ezagutaraztea da herritarrei, alor publikoari eta enpresei zuzendutako prestakuntzaren bidez. Horri esker Bizkaia teknologikoki aurreratuen dauden gizarteen mailan kokatuta dago.

 
 
 
 
 

itzuli