saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Erakundeari buruzko oinarrizko datuak

Informazioa

 

Deskribapena

 
Xedea: Estatuko loteria eta apustuen organismo nazionalak Lurralde Historikoan duen Ordezkaritza gisa, Bizkaiko Foru Aldundiaren ardurapeko funtzio, jarduera eta zerbitzu guztiak kudeatzea.

Xedea: Estatuko loteria eta apustuen organismo nazionalak Lurralde Historikoan duen Ordezkaritza gisa, Bizkaiko Foru Aldundiaren ardurapeko funtzio, jarduera eta zerbitzu guztiak kudeatzea.

 

itzuli

 

Erakundearen eginkizunak

 
 
 

Estatuko Loteria eta Apustuen Bizkaiko Ordezkaritza, 1975eko abenduaren 29an Bizkaiko Foru Aldundiaren akordioz,  fundazio publiko gisa eratu zen; eta hala, argitaratu ziren bere Estatutuak Bizkaiko  Aldizkari Ofizialean 1976ko otsailaren 3an.

Aipatu fundazioa Toki Araubidearen 7/1985 Legea onartu ondoren, eta legeak hala aginduta,  Foru Erakunde Autonomoa Estatuko Loteria eta Apustuen Organismo Nazionalaren Bizkaiko Ordezkaritza izatera igaro zen, eta 1989ko uztailaren 27an Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluaren akordioz onartu ziren  erakundearen Estatutuak.

Eta, azkenik, Hirugarren Xedapen Gehigarriaren bidez, 5/2006 Foru Arauaren 2.a, enpresa-erakunde publiko gisa eratu zen, aipatu Foru Arauaren 4. artikuluan ezartzen den izaeraz.

Erakundearen Estatutuak Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluaren akordioz onartu ziren 2014ko abenduaren 2an, eta 2015eko martxoaren 5ean argitaratu ziren Bizkaiko Aldizkari Ofizialean.

Foru Enpresa Erakunde Publikoa den Estatuko Loteria eta  Apustuen Bizkaiko Ordezkaritzaren eginkizun nagusiak honako hauek dira:

Bizkaiko Lurralde Historikoan Estatuko Loteria eta Apustuen Estatu Sozietatea (SELAE) SAren eskumenekoak diren Joko jarduera mota guztietako loteriak, jokoak eta apustuak, oraingoak  zein gerokoak,  kudeatzea, ustiatzea eta komertzializatzea.

Eta, oro har, Estatuko Loteria eta  Apustuen Estatu Sozietatea (SELAE) SAren eta Bizkaiko Salmenta Puntu Integralen eta Mistoen Sare Komertzial osoaren arteko bitartekotza egitea, ELAren produktuak modu egokian kudeatzeko eta komertzializatzeko.

Estatuko Ordezkaritza komertzialetako eginkizunen laburpen orientagarriaren dokumentua eransten da, eginkizunen bat edo beste ELAESek berak kendu baitu berriki.

 

Lotuta dagoen informazioa:

 
 
 
 
 

itzuli