saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Bizkaia Gardena

Informazioa

 

Deskribapena

 
Euskalduna Jauregia, A.B.

Euskalduna Jauregia Palacio Euskalduna, S.A. Bilboko Kongresu eta Musika Jauregia kudeatzen duen Foru Sozietatea da.

 

Kongresu eta Musikaren Euskalduna Jauregia 1999. urtean inauguratu zen.

 

2003an Munduko Biltzar Jauregirik Onena izendatu zuten.

 

2012. urtean instalazioak handitu ziren, funtzionaltasun handiagoa emateko eta eskaintzen dituen zerbitzuak hobetzeko, betiere, bezeroen beharrak ahalik eta gehien asebete nahian.

 

Ezarritako Kudeaketa Sistema honako arau hauek ziurtatzen dute:

 

  • UNE-EN ISO 9001:2008, Kalitatearen Kudeaketarako Sistema.
  • UNE – EN ISO 14001:2004, Ingurumen Kudeaketarako Sistema.
  • OHSAS 18001:2007, Laneko Osasun eta Segurtasun Sistema.
  • UNE 187004:2008, Biltzar Jauregien Araua.
  • UNE 170001-2:2007, Irisgarritasunaren Kudeaketarako Sistema.
  • Jarduera eta Mantentze-lanen LEED CERTIFIED (Iraunkortasuna).

 

Euskalduna Jauregia 53.000 m2-ko funtzio ugariko gune handia da, eta Bilboren erdi-erdian dago.

 

Ekitaldi asko egiten dira, eta opera denboraldiak, kontzertu sinfonikoek, balletak, errezitaldiek eta bestelako ikuskizunek bat egiten dute, inolako interferentziarik gabe, kongresu handiekin, junta eta batzar nagusiekin, konbentzioekin eta enpresetako bilerekin.

 

Instalazioen artean, 2.164 eserleku dituen Auditoriuma nabarmentzen da. 1.770 m2-ko eszenatokia espainiar Estatuko handiena eta Europako bigarren handiena da. Teknologia aurreratuko plataformen eta orgen sistema bat dauka, eta, horri esker, aldibereko muntaiak eta konplexutasun handiko emanaldiak egin daitezke, baita proiekzioak ere bertako pantailan.

 

Era berean, Antzokia Aretoa eskaintzen du; bertan, 613 eserleku, akustika ezin hobea, eszenatoki handia, eta itzulpenerako bost kabina daude. Areto honek bigarren aukera bat eskaintzen du mota guztietako ekitaldiak gauzatzeko.

 

2012. urtean egindako zabalkuntzari esker, 435 pertsonarentzako lekua duen areto berri bat gehitu da. Erabilera ugari eta alternatiboak egin daitezke bertan, eta beste 23 aretok osatzen duten zerrendako lehena da.

 

Biltzeko espazioen eskaintza 4.000 m2-tik gorako erakusketa eremu handi batek osatzen du.

 

Zentroaren instalazioak eta zerbitzuak hauek osatzen dute: Michelin izar baten jabe den jatetxe bat, 500 pertsonentzako lekua duen eta catering zerbitzu ospetsuko arduradunek kudeatzen duten beste jatetxe bat, eta 475 autorentzako lekua duen aparkaleku bat.

 

Euskalduna Jauregia, A.B.

 
 
Gardenatasuna: Informazioa publikoa eskuragarri