saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Bizkaia adin guztientzako lurraldea

Informazioa

SARRERA

Historian lehenengoz, bizkaitar gehienek espero dezakete 80 urte baino gehiago bizitzea. Bizitza luzeago bat izatea baliabide ezin baliotsuagoa da, aukera ematen baitu pentsatzeko nola bizi zahartzaroa, bai eta gure bizitza osoa nola garatu litekeen ere. Zeregin horrek jarduera indibiduala dirudien arren, jarduera kolektiboa ere izan behar du, Bizkaiko Lurralde Historiko osoarena.

Foru Aldundiak Bizkaia adin guztientzako lurralde bihurtu nahi du, eta, horretarako, zahartze aktibo eta osasungarri baterako baldintza egokiak sortu eta bultzatu nahi ditu. Helburu hori lortzeko, egokitzat jotzen du OMEk «Hiri adeitsuak adinekoekin» proiektuan proposatutako metodologia.

Osasunerako Mundu Erakundea «Hiri adeitsuak adinekoekin» proiektuaren helburua hau da: hiri, udal eta komunitateei laguntzea beren buruari adinekoen ikuspegitik begiratzen, identifikatu ahal izateko zer alderditan eta zer eratan izan daitezkeen adeitsuagoak adinekoekin.

DEKRETUA

Bizkaiko Foru Aldundiaren 185/2018 FORU DEKRETUA, abenduaren 26koa. Honen bidez, toki-erakundeek Bizkaia adin guztientzako lurralde bihurtzeko eta zahartze aktiborako baldintza egokiak sustatzeko Bizkaiko Lurralde Historikoan 2019an egiten dituzten proiektuetarako dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta deialdi publikoa onartzen dira.

XEDEA

Osasunaren Mundu Erakundearen metodologian oinarritutako «Hiri adeitsuak adinekoekin» proiektua  Bizkaiko Lurralde Historikoan ezartzea sustatzeko 2019an norgehiagokarik gabeko araubidean emango dituen diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdi publikoa onartzea.

ERAKUNDE ONURADUNAK

Adinekoekin adeitsuak diren hiri eta komunitateei buruzko Dublingo Adierazpenari (2013) atxiki zaizkion Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerri, mankomunitate zein udalerrien partzuergoak, baldin eta OMEren proiektua ezarrita badute beren lurralde-eremuan, edo ezartzea erabaki badute

ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA

2019ko urtarrilaren 15etik  maiatzaren 31ra arte.

JUSTIFIKAZIOAK AURKEZTEKO EPEA

2020ko ekainaren 1ean baino lehen.

ESKABIDEAK AURKEZTEKO LEKUA

Gizarte Ekintza Saileko Prestazioen eta Diru-laguntzen Zerbitzuan, helbidea: K/ Lersundi 14, 48009-Bilbo, egoitza elektronikoan, edo urriaren 1eko 39/2015 Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Arruntako legearen 16.4 artikuluan aipatutako lekuetan.

Egoitza elektronikoaren bitartez izapidetuz gero esteka honetara jo: https://www.ebizkaia.eus/eu/izapideen-katalogoa?procID=1284

ZALANTZAK EDO ARGIBIDEAK

Egoitza elektronikoan izapidetzari buruzkoak: gizarte.ekintza.kalitatea@bizkaia.eus

Dekretuaren eduki eta dokumentazioari buruzkoak: adinguztientzako@bizkaia.eus

2018KO JUSTIFIKAZIOAK

2018an diru-laguntza jaso duten erakundeek justifikazioak aurkeztu ahal izango dute maiatzaren 31ra arte (169/2017 Foru dekretua, abenduaren 26koa). Besteak beste, dokumentu hauek aurkeztu behar dira:

LOTURA INTERESGARRIAK

Informazio gehigarria: Arautegia eta inprimakiak

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali