saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Flora eta Fauna

Informazioa

Bizkaiko flora eta fauna exotikoak

Izaera zientifiko nabarmena duen argitalpena; funtsezko tresna izan nahi du ingurumenarekin eta naturarekin loturiko profesionalentzat, erabakiak hartu behar dituzten kudeatzaileentzat, irakasleentzat eta, oro har, hala gure aniztasun biologikoaren nola ingurumenari iraunarazteko lanen berri jakiteko gogoa dutenentzat.

Informazioa atzitu

Bizkaiko Itsaspeko flora eta fauna

Gure itsas-baterrak oso mundu ezezaguna ezkutatzen dau bere hondoetan, kosmos haundiaren antza emoten deutsen flora eta faunako askotarikotasunaz. "Bizkaiko itsaspeko Flora eta fauna" argitalpen honek, funtsean, unibertso hori begiratzeko leiho bat da, ia 400 orrialdetan zehar Bizkaiko itsaspeko habitat osotzen daben espezierik garrantzizkoenak aurkezten dira eta.

Informazioa atzitu

Bizkaiko Itsasaldea

2003. urtean egindako liburua, funtsean itsasaldeko ekologiaz aritzen dena (hau da, itsasaldiek eragindako eremua), baina itsasoko ekologiari buruzko hainbat alderdi, oro har, ere aintzat hartzen ditu.

Bizkaiko itsasaldea itsasoko ekosistema osoan kokaturik. Itsasoko fisika eta kimikaren hastapenetarako gaiak ere daude, habitat guztietako flora eta fauna deskribatzera zuzenduta daudenak, eta itsasaldeko komunitateak bereziki azpimarratuta.

Halaber, kostaldeko eremu batzuetan behatzeko hainbat gune ere aurkezten ditu, eta hauei buruz flora eta fauna, geologia eta paisaiaren alderdi batzuk ere azaltzen ditu.

Informazioa atzitu

 
 

e-mailez bidali