saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Elkartegiak eta Industrialdeak: Errentamendurako diru-lagunza

Informazioa

ZERTARAKO EMATEN DA DIRU-LAGUNTZA?

  • Eskabidea aurkeztean okupatutako industri pabilioien edota bulego-moduluen 2017/10/1etik 2018/09/30era bitartean sortutako errentamendu-gastuak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Elkartegiak Programaren barruan.
  • Diru-laguntzaren zenbatekoa sinatutako errentamendu-kontratuan ageri den hileko prezioaren % 50erainokoa izango da, komunitate-gastuak eta BEZa alde batera utzita eta diru-laguntza lortzeko beharrezko baldintzak betetzen direla egiaztatzen den unetik kalkulatuta.

NORENTZAT?

  • Elkartegiak Programaren onuradunak 2013/09/30 eta gero Azpiegiturak SAUrekin errentamendu-kontratua sinatu duten enpresaburu indibidualek eta enpresek.
  • Errentamendu-prezioaren diru-laguntzak jasotzeko eskubidea izateko baldintzen artean (gutxienez, horietariko bat bete behar da) honako hauek daude, besteak beste: kalitatearen arloko edo ingurumenaren kudeaketaren arloko ziurtagiriak edukitzea, edo emakume eta gizonen arteko paritatea enpresaren botere- edo ordezkaritza-eremuetan, enpresan berdintasunerako planak garatzea, eta desgaitasuna duten pertsonak plantillara sartzea.

ESKAERAK

  • 2018ko apirilaren 28tik irailaren 28ra arte (13:30ean).
  • Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez aurkeztuko beharko dira. Horretarako sinadura elektronikoa (Izenpe, NAN elektronikoa, FEA…), Bizkaibai edo  B@kQ ziurtagiri elektronikoa beharrezkoa da, ziurtagiri hau Sailaren bulegoetan lor daiteke (Orueta apezpikua, 6).

DOKUMENTUAK

Beste dokumentuak:

Informazio gehiago izan ez gero:

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali