Hemen zaude:
Nazioartekotzeko proiektuak, enpresa beste herrialde batean ezartzeko helburua dutenak. Proiektu hori enpresaren ordezkaritza komertzial bat sortuz burutu daiteke. Proiektua 2018ko urtarrilaren 1etik 2019ko abenduaren 31ra bitarteko epealdian hasi eta amaitu behar da. Salbuespen gisa, enpresak proiektua 2018ko urtarrilaren 1a baino lehen hasi duela egiaztatzen badu, burutzeko epea 2017ko uztailaren 1etik 2019ko abenduaren 31ra bitarteko epealdian hasi eta amaitu beharko da.
3 eta 100 langile bitartean dituzten Bizkaiko enpresentzat, produkzio edo zerbitzu-sektoreetakoak (ikusi 43/2018 Foru Dekretuaren I. eranskina).
2018ko apirilaren 12tik apirilaren 30eko 13:30era arte, bulego birtualaren bitartez. Horretarako sinadura elektronikoa izan beharko duzu (Izenpe, NAN elektronikoa, FEA…), Bizkaibai zerbitzuan alta emanda egotea edo B@kQ ziurtagiri elektronikoa erabiltzea, ziurtagiri hau Orueta Apezpikuaren kaleko 6an eska daiteke.
Diru-laguntzetarako bankuko helbideratzeko agiria. Hartzekodunaren agiria (74,6 KB)
Justifikazioa aurkezteko epea: 2019ko otsailaren 1etik otsailaren 15era.
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.