saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren 2017ko matrikula

Informazioa

Ekonomia Jardueren gaineko Zergari buruzko 6/1989 Foru Arauaren testu bategina dela-eta 3/2015 Foru Arauak emandako idazkerarekin bat, otsailaren egutegiko azken 15 egunetan kontsultatu ahal izango da Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerrien Ekonomia Jardueren gaineko Zergari dagokion 2017ko ekitaldiko matrikula.

Matrikula kontsultatzeko aukera bakarra da orri honetara sartzea eta bertan eskatzen diren datuak betetzea; hala bermatuko baita izaera pertsonaleko datuen babesa.

Beheko botoia sakatu eta identifikazio-datu batzuk sartu behar dira kontsulta egin ahal izateko.

Matrikulan jasotako datuekin ados ez bazaude, berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokezu Zentsuak Kontrolatzeko eta Udal Zergak Kudeatzeko Zerbitzuko buruari; horretarako, hilabeteko epea izango duzu erakusketa-epea amaitzen denetik. Bestela, erreklamazio ekonomiko-administratiboa aurkez dezakezu Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboan, epe berean; edonola ere, ezin ditzakezu errekurtso mota biak aldi berean aurkeztu (erakusketa-epea: 2017ko otsailaren 14tik 28ra).

 
 

e-mailez bidali