saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Berrikuntza, nazioartekotzea eta inbertsioa oso-osorik laguntzeko 3i programa

Informazioa

ZERTARAKO EMATEN DA DIRU-LAGUNTZA?

Lehiakortasuna hobetzeko proiektu integrala, gutxienez arlo hauetako bi estaltzen dituena: berrikuntza, inbertsioa eta nazioartekotzea . Gainera, enpresak Bizkaian daukan zentro batean garatu behar da. Laguntza eskatu eta gero hasi behar dira proiektuak, betiere 2019ko abenduaren 31 baino lehen; eta 2020ko abenduaren 31 baino lehen amaitu behar dira.

NORENTZAT?

Bizkaiko enpresa txikiak eta ertainak, 10-249 langile bitarteko plantilla badute eta industriaren, eraikuntzaren, garraioaren, industriarekin lotutako zerbitzuen, turismoaren eta handizkako merkataritzaren sektoreetan badihardute.

3I 2019 PROGRAMA

ESKABIDEAK

Eskabideak aurkezteko epea:  otsailaren 4tik 22ko 13:30etara arte, Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailaren Bulego Birtualaren bitartez. izango da.

DOKUMENTUAK:

OHARRA: Dekretua 2018ko abenduaren 20an argitaratu zen BAOn, hasiera batean. Ondoren, 2019ko urtarrilaren 29an, oker-zuzenketa argitaratu da; izan ere, enpresa eskatzailearen jarduera ez da jaso onuradun izateko baldintzen artean.

Beste dokumentuak:

3I 2018 PROGRAMA

JUSTIFIKAZIOA

Justifikazioa aurkezteko azken eguna 2020ko Martxoaren 31a izango da, Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailaren Bulego Birtualaren bitartez.

DOKUMENTUAK:

OHARRA: Dekretua 2017ko abenduaren 21ean argitaratu zen BAOn, hasiera batean. 2018ko urtarrilaren 24an, berriz, oker-zuzenketa argitaratu zen, euskarazko testuan paragrafo batzuk itzuli gabe baitzeuden. Dekretuaren edukia ez da aldatu.

EMAITZAK

3I 2017 PROGRAMA

JUSTIFIKAZIOA

Justifikazioa aurkezteko azken eguna 2019ko Martxoaren 31a izango da, Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailaren Bulego Birtualaren bitartez.

DOKUMENTUAK:
EMAITZAK

3I 2016 PROGRAMA

EMAITZAK

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Baterako finantziatzioa: Eskualde Garapenerako Europar Funtsak

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali