saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Ekintzailetza eta Gizarte-berrikuntza

Informazioa

ZERTARAKO EMATEN DA DIRU-LAGUNTZA?

Lehen arloan, Gizarte-proiektu Berritzaileak Garatzea, enpresa edo gizarte-erakunde berritzaileen proiektu berritzaile berriak martxan jartzea diruz laguntzen da.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak 2017-01-01etik eta 2019-12-31ra bitartean egin behar dira.

Bigarren arloan, Enpresa edo Gizarte-erakunde Berritzaile Berriak, Bizkaian enpresa edo gizarte-erakunde berritzaile berrien sorrera sustatzea.

Enpresa edo Gizarte-erakunde berritzaile berrien arloan diruz lagundu daitezkeen gastuak 2017-01-01 eta 2018-06-15 bitartean, ondokoak izan ezik: kapital-gehikuntza ordainketa, Bizkaian negozio lokalaren errentamendua, eragin soziala neurtzeko adierazleak prestatzeko aholkularitza-gastuak, eta negozioa garatzen duen pertsona kontratatzea 2017-01-01a eta 2018-12-31 bitartean egin behar dira.

NORENTZAT?

Gizarte-Proiektu Berritzaileak Garatzeko 1. arloan:

  • Enpresa edo gizarte-erakunde berritzaile berria sustatzen duen edozein erakundek.
  • Enpresa edo gizarte-erakunde berritzaile berriak, 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen jardunean hasi ez direnak, EJZn alta emandako dataren arabera. Erakunde horiek merkataritza-sozietate, kooperatiba edo irabazi asmorik gabeko erakunde gisa eratuta egotea.

Enpresa edo Gizarte-erakunde Berritzaile Berrien 2. arloan:

  • Enpresa edo gizarte-erakunde berritzaile berriak, ondoko betekizunak dituztenak: legez eratuta egotea, merkataritzako sozietate moduan, kooperatiba edo irabazi asmorik gabeko entitate moduan; 2016ko urtarrilaren 1az gero EJZn alta emanda izatea lehen aldiz eta gutxienez lanaldi osoko bi lanpostu edukitzea.
  • Inola ere ez dira kontuan hartuko sozietatearen helburua zerbitzu hauek ematea dutenak: kontsultoretza, aholkularitza, gestoria, auditoria edo antzekoak.

ESKABIDEAK

2018ko apirilaren 23tik ekainaren 15eko 13:30era arte.

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez. Horretarako Bizkaibai edo sinadura digitala beharrezkoa da. Bizkaibai txartela Sailaren bulegoetan lor daiteke (Orueta Apezpikua, 6).

B@k edo B@kQ identifikazio-sistemak ere erabiltzea izango duzu.

DOKUMENTUAK

Beste dokumentuak

EKINTZAILETZA ETA GIZARTE-BERRIKUNTZA PROGRAMA 2017

Burututako gastuen fakturak aurkezteko azken eguna 2018ko abenduaren 31 izango da.

Egindako gastuen ordainketa-agiriak aurkezteko azken eguna 2018ko abenduaren 31 izango da.

EMAITZAK

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Baterako finantziatzioa: Europako Gizarte Funtsa

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali