saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Bizkaia Sortzailea

Informazioa

ZERTARAKO EMATEN DA DIRU-LAGUNTZA?

  • Enpresa sortzaile bat sortzeko.
  • Existitzen den enpresa batean lehiakortasuna hobetzeko proiektuak garatzeko, negozio-ildo sortzaile berri bat dutenak eta enpresaren jarduera modu argian dibertsifikatzen dutenak, edo, bestela, proiektu bat egiteko, zeinek aurretik dagoen negozioaren eskalabilitatea edo produktuaren/zerbitzuaren estandarizazioa egiteko aukera ematen duen.
  • Nazioarteko merkatuetan jada garatu diren produktuen merkaturatzerako, dagoeneko exititzen diren enpresa sortzaileentzat.
  • Enpresa sortzaile bizkortzeko proiektuak garatzeko.
  • Enpresa sortzaileen fakturazioa edota enplegua eta gaitasun profesionalak hazteko proiektuak garatzeko.

Diruz lagundu daitekeen egitatea:

  • 1. TALDEA. «proiektua garatzeko gastuak»: bideragarritasuneko eta merkatuko azterlanak zein txosten teknikoak; produktu edo zerbitzuaren kontzeptua, ezaugarriak eta funtzionaltasuna garatzeko gastuak; bidaiak eta azoketan parte hartzea; lehiakortasuna hobetzeko proiektuaren sustapen-gastuak; nazioartean merkaturatzeko gastuak, proiektua garatzeko kanpo-aholkularitzako gastuak eta proiektuan arituko diren langileen barne-gastuak.
  • 2. TALDEA. «enpresa sortzaile berria sortzeko gastuak»: enpresa berria eratzea eta merkaturatzea; negoziorako lokal bat alokatzea; marketin-plana; jabetza intelektuala edo industriala babestea; erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak.
  • 3. TALDEA. «negozioa garatzeko pertsona bat kontratatzeko gastuak».
  • 4. TALDEA. «proiektua bizkortzeko gastuak»: proiektua garatzeko Beaz SAUk kudeatutako bizkortze-zerbitzua eta proiektutik sortzen diren beste kanpo-gastu batzuk.

NORENTZAT?

  • Beren jarduera nagusia honako arloetariko baten duen enpresa sortzaileak: diseinu industriala, ikus-entzunezkoak, bideo-jokoak eta moda.
  • BiDC erakundeak identifikaturiko industria sortzaileen sektoreetarikoren bateko enpresak eta/edo profesionalak biltzen dituztenak.

ESKABIDEAK

2018ko martxoaren 9tik apirilaren 20ko 13:30era.

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez. Horretarako Bizkaibai edo sinadura digitala beharrezkoa da. Bizkaibai txartela Sailaren bulegoetan lor daiteke (Orueta Apezpikua, 6).

DOKUMENTUAK

Beste dokumentuak

BIZKAIA SORTZAILEA PROGRAMA 2017

Burututako gastuen dokumentazioa eta dagozkien fakturak eta ordainketa-agiriak aurkezteko azken egunak:

  • 1, 2 eta 3. taldeko gastuak: 2019ko urtarrilaren 31.
  • 4. taldeko gastuak: 13 hilabete diru-laguntzaren adjudikazioaren datatik.
Beste dokumentuak

Emaitzak

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali