saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Enpresa proiektu berritzaileak

Informazioa

ZERTARAKO EMATEN DA DIRU-LAGUNTZA?

Enpresa berritzaile berrietarako enpresa-plana garatzeko eta definitzeko, edo barne ekintzailetzako proiektuetarako negozio-unitate berriak garatzeko eta definitzeko.

Gastu hauek jaso ahal izango dute laguntza: bideragarritasun eta merkatu azterlanak; txosten eta azterlan tekniko zehatzak; jabetza intelektuala edo industriala babestea, erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak; prototipoak; bidaiak eta azoketan parte hartzea eta proiektua garatzeko kanpoko aholkularitza.

Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak 2015eko urtarrilaren 1a eta 2017ko abenduaren 30a bitartean garatu beharko dira.

NORENTZAT?

  • Enpresa berritzaile berrien sustatzaile diren pertsona fisikoak.
  • Enpresa berritzaile berrien sustatzaile diren enpresak.
  • EJZn alta emandako dataren arabera 2014ko urtarrilaren 1a aurretik jardunean hasi ez diren enpresa berritzaile berriak. Enpresa horiek merkataritzako sozietate moduan edo kooperatiba moduan eratuak izan behar dira.
  • Lehendik diren enpresak, 10 lanpostutik gora dituztenak eta negozio-unitate berriak sustatzen dituztenak, beti ere BEAZ, SAUekin batera barne ekintzailetzarako diseinatutako prozesuen emaitza badira.

ESKAERAK

2016ko otsailaren 22tik martxoaren 18ra arte (13:30ean).

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez aurkeztuko beharko dira. Horretarako Bizkaibai edo sinadura digitala beharrezkoa da. Bizkaibai txartela Sailaren bulegoetan lor daiteke (Orueta apezpikua, 6).

DOKUMENTUAK

Beste dokumentuak

Bankuko helbideratzeko agiria: hartzekodunaren agiria (74,6 KB)

Diruz lagundu daitezkeen gastuak (93,6 KB)

Tarteko justifikazioaren memoria (209 KB)

Azken justifikazioaren memoria (251 KB)

ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEAK GARATZEA 2015

Burututako gastuen fakturak aurkezteko azken eguna: 2016-10-31.

Egindako gastuen ordainketa-agiriak aurkezteko azken eguna: 2017-01-31.

Emaitzak

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali