saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

EGIN eta EKIN PROGRAMA: Kultura Ekintzailea sustatzea

Informazioa

EGIN eta EKIN PROGRAMA: Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa

Helburua

Egiten ikastea eta ekitea, erabakiak hartzeko eta erantzukizunak bereganatzeko ekimena izanik, ahalegina eta zailtasunei aurre egiteko ahalmena baloratuz eta bizitzako eremu ezberdinetan ekimen ekintzaileak gauzatuz.

Nori zuzendua

Bizkaiko bigarren Hezkuntzek eta Batxilergoko zentruetako ikasleak.

Jarduerak
  • Programa osoa zehar prestakuntza eta aholkularitza eskaintzea irakasleei.
  • Gaitasun pertsonalak garatzeko tailerrak.
  • Enpresa arloko oinarrizko printzipioak ikasteko tailerrak.
  • Bisitak enpresetara.
  • Hitzaldi-solasaldiak enpresetako pertsonekin.
  • Proiektua: ezagutza aplikatzea, asmakizun bat edo enpresa-praktika bat garatuz.
  • Azken lehiaketa: parte-hartzea saritzea, ahalegina aintzatestea, etorkizunerako motibatzea.

UNIBERTSITATEKO HEZKUNTZA

Helburua

Unibertsitarioak akuilatzea, euren enpresa sortzea lanerako irtenbide gisa har dezaten, bai eta oinarri teknologikoa eta zientifikoa duten enpresen sorrera sustatzea ere.

Nori zuzendua

Deustuko Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitatea UPV-EHU Unibertsitateko zein graduondoko ikasleak, irakasleak eta ikertzaileak.

Jarduerak
  • Kultura ekintzailea zabaltzea. Unibertsitarioak sentsibilizatzea eta motibatzea; horretarako, jardunaldiak, mintegiak, lan-tailerrak, sariak... antolatuko dira.
  • Enpresa-proiektu berriak detektatzea.
  • Enpresa-proiektua kudeatzea eta garatzea. Proiektu eta enpresentzako zerbitzuak: kokapena, aholkularitza, finantziazioa, laguntza-sareetarako sarbidea.
  • Pertsona ekintzaileak trebatzea eta gaitzea.

Laburpena: Kultura ekintzailea sustatzea (84 KB)

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali