saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Bilbo-Bizkaia helmuga turistikoaren garapena sustatzeko diru-laguntzak

Informazioa

ZERTARAKO EMATEN DA DIRULAGUNTZA?

Bilbo-Bizkaia helmuga turistikoaren garapena sustatu eta bultzatzea.

Diruz lagun daitekeen xedea
  1. Helmuga turistikoaren kudeaketa-egitura indartzea.

    Turismoaren arloko teknikarien kontratazioa. Ez dira sartzen jendaurreko zerbitzua ematen duten langileak. Zuzeneko kontrataziorako, 30.000 € gehienez, eta laguntza teknikorako, 20.000 €.

  2. Lurraldeko baliabide turistikoen balioa ezagutaraztea.

    Interpretazio-panelak eta barrualdeko seinaleak jartzeko gastuak.

  3. Turismo-fluxua mobilizatu dezaketen ekitaldi berriak sortzea (turistak erakartzea turista ugari joaten diren lekuetan).
    • Proposamena osatzen duten edukiak diseinatu eta sortzearen eta osagaiak eta materialak inprimatzearen ondoriozko gastuak.
    • Ekitaldi turistiko berri bat antolatzeko gastuak.
    • Ikus-entzunezko euskarriak, estatiko edo digitalak, kontratatzeko kostuak eta zabalkunderako beste gastu batzuk.
  4. Bisitarienganako arreta hobetzea.
    • Eskatzaile bakoitzeko mapa turistiko bat, gidaliburu bat eta jarduerei buruzko katalogo bat egiteak eragindako kostua.
    • Bisitarienganako arretarako guneetan wifi sareak edo ikus-entzunezko teknologia ezartzeko gastuak.
    • Produktuak eta oroigarriak saldu eta erosteko espazioak martxan jartzea.
  5. Turistentzako bisita-eskaintza zabaltzea helmugan (turistak erakartzea turista ugari joaten diren lekuetan).
    • Proposamena osatzen duten edukiak diseinatu eta sortzearen eta osagaiak eta materialak inprimatzearen ondoriozko gastuak.
    • Ikus-entzunezko euskarriak, estatiko edo digitalak, kontratatzeko kostuak eta zabalkunderako beste gastu batzuk.
  6. Txangolarientzako bisita-eskaintza.
    • Proposamena osatzen duten edukiak diseinatu eta sortzearen eta osagaiak eta materialak inprimatzearen ondoriozko gastuak.
    • Interpretazio-panelak eta barrualdeko seinaleak jartzeko gastuak.
    • Ikus-entzunezko euskarriak, estatiko edo digitalak, kontratatzeko kostuak eta zabalkunderako beste gastu batzuk.
    • Txangolarientzat «ateak zabalik» erako jardunaldiak edo astebururako proposamenak antolatzeko kostuak.
  7. Prestakuntza eta topaketa profesionalak.
    • Prestakuntza ikastaroak antolatu eta zabaltzeko gastuak.
    • Topaketa profesionalak antolatu eta zabaltzeko gastuak.
  8. Proiektu berritzaileak eta/edo helmugaren digitalizazioa sustatzen dutenak egitea.
    • Helmugan zerbitzuetan edo eskaintzaren sustapenean berrikuntza ezartzeko proiektuak diseinatu, garatu eta zabaltzeko gastuak; gehienez ere proiektu bat eskatzaile bakoitzeko.
    • Webgune turistiko bat sortu edo hobetzeko , plataforma digitaletarako edukiak sortzeko, gizarte-sareak kudeatzeko edo marketinerako CRM eta posta elektronikoko sistemak abiarazteko gastuak. Tresna horiek hemengo biztanleentzat edo lurralde mugakideetakoentzat izango dira.

NORENTZAT?

Elkarteak eta fundazioak:
  • Enkartur Enkarterriko turismo-elkartea | Enkarterri-Meatzaldea
  • Gorbeialde Landa Garapenerako Elkartea | Arratia-Nerbioi
  • Urkiola Landa Garapenerako Elkartea | Durangaldea
  • Urremendi Landa Garapenerako Elkartea | Busturialdea-Urdaibai
  • Jata Ondo Landa Garapenerako Elkartea | Uribe
  • Leartibai Garapen Agentzia | Lea-Artibai eskualdea
Elkarteetan ez dauden udalak:
  • Urduñako Udala
  • Getxoko Udala
  •  Santurtziko Udala
  • Portugaleteko Udala
  • Barakaldoko Udala

ESKABIDEAK

Eskabideak aurkezteko epea 2019ko apirilaren 26tik maiatzaren 27ra izango da.

Eskabideak Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez aurkeztuko dira (www.bizkaia.eus/sustapena-bulegobirtuala). Horretarako, interesdunak sinadura elektronikoa eduki behar du, bestela, BizkaiBai zerbitzuan alta emanda egotea edo @kQ ziurtagiri elektronikoa erabiltzea, ziurtagiri hau Orueta Apezpikuaren kaleko 6an ditugun bulegoetan eska daiteke.

DOKUMENTUAK

Beste dokumentuak

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Kanpo Sustapenerako eta Turismorako Zuzendaritza Nagusia
Onispo Orueta 6, 48009 Bilbao

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali