saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Laguntza-programaren funtzionamendua

Informazioa

Laguntzeko programaren pantaila desberdinek zenbait kontrol barne hartzen dituzte autolikidazioak egiterakoan gertatu daitezkeen akatsak saiheste aldera. Batzuetan kontrolen bidez programan marka edo partidak modu desegokian betetzea saihesten da; beste batzuetan, berriz, programaren operatibo guztia da. Horietan partida zehatzen zenbatekoak lortzeko kalkuluak definitzen dira. Erabiltzaileak ez ditu eskuz sartuko.

Atal honetan pantaila batzuen funtzionamendua adierazten da. Berriak izateagatik edo kontrol-maila nahiz maila operatibo handiagoak izateagatik, programaren erabiltzaileari zalantzak sor diezaiokete egindako kalkulu edo ager daitezkeen erroreei buruz.

Pantailen funtzionamendua definitzeko, partidaren zenbakiak edo kodeak aipatzen dira. Kode horiek telematikoki aurkezteko ereduan agertzen dira. Hori 1196/2015 Foru Aginduak, ekainaren 4koak, onartzen du eta 2015eko ekainaren 12ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuta dago.

 
 

e-mailez bidali