saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Alzheimerra edo beste dementzia bat duten pertsonentzako identifikazio-eskumuturrekoa

Informazioa

MOMENTUZ EZ DAGO ESKURAGARRI!

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailak zerbitzu esperimental bat jarri du martxan, zeinean Alzheimerra edo beste dementzia bat fase arinean edo moderatuan duten pertsonek identifikazio-eskumuturrekoa erabiliko duten.

Eskumuturrekoan gaixoaren izena eta haren senide baten edo legezko ordezkariaren harremanetarako telefonoa islatuko dira. Eskumuturrekoak egiteko silikona erabili da (elastikoa), eta hiru neurri egongo dira.

Interesdunek leku hauetan eska dezakete eskumuturrekoa eskatzeko eredu ofiziala:

  • AFA-BIZKAIAren bulegoak (Alzheimerra duten Gaixoen Senitartekoen Bizkaiko Elkartea); helbidea: Jose Maria Olavarri kalea, 2, beheko solairuko lokala, Bilbo.
  • www.bizkaia.eus/generakzioa web orria.
  • Gizarte Ekintza Sailak Bilbon dituen erregistroen bulegoak:
  • Ugaskobidea, 3 bis, 2. solairua.
  • Lersundi kalea, 14.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Erregistro Nagusia (Foru Liburutegiko kristalezko eraikina, Foru Jauregiaren atzeko aldea); helbidea: Diputazio kalea, 7, Bilbo.
  • Eskabidea gaixoaren senide batek edo haren legezko ordezkariak aurkez dezake. Eskabidea aurreko lerroaldean adierazitako erregistroetako edozeinetan aurkez daiteke. Aldi berean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluan ezarritako bideak erabilita aurkeztutako eskabideak ere onartuko dira. Eskabidearekin batera medikuaren txostena aurkeztu behar da.
  • Aurkeztu diren hurrenkera zehatz-mehatz errespetatuz kudeatuko dira eskabideak, harik eta 800 eskumuturrekoak banatu arte.
  • Eskumuturrekoak, grabatu ondoren, Gizarte Ekintza Sailaren Ugaskobideko 3. bis zenbakiko 2. solairuko bulegoetan banatuko dira, Bilbon. Eskatzaileei jasotze-data jakinaraziko zaie.
  • Arautegia, izapidetzea eta aurkeztu beharrako dokumentazioa
 
 

e-mailez bidali

 

Erantsitako fitxategiak:


Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.