saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

BILGUNE: Metodologia

Informazioa

BILGUNE metodologiak enpresa edo erakundea bideratzen edo zuzentzen du,  erakundea kudeatzeko bestelako moduak laguntzeko esperientziaren bidez.

BILGUNE eskuliburua - bertsio laburtua

Modu errazean eta zehatzean azaltzen du zertan datzan BILGUNE ikaskuntza prozesua, proposaturiko dinamikak eta aurreikusitako emaitzak.

BILGUNE eskuliburua - bertsio osoa

Xehetasunekin azaltzen du zertan datzan BILGUNE ikaskuntza prozesua. Nork hartzen du parte eta zein eginkizun betetzen du? Zertan datza hasierako gogoeta tailerra? Zer lantzen da saio bakoitzean? Zein jarduera egiten da proiektuak abiarazi baino lehenago? Zela eratzen dira lan-taldeak?

Parte hartzeko beharkizunak

Lan bilerak, hasierako gogoetarako tailerra, proiektuen garapena, itxiera-bilera

  • Erakundeak oro har jakitea zertan datzan BILGUNE eta proiektua egin nahi izatea.
  • Erakundeko pertsona guztiek edo gehienek parte hartzea BILGUNEn. Konpromiso hori funtsezkoa izango da parte-hartzea sustatzeko.
  • Gerentziak uste sendoa izatea pertsonei ahotsa eman behar zaiela kudeaketan, parte-hartze eta konpromiso handiagoak lortzeko.
  • Jakitun egotea beldurra eragin dezakeela pertsonei eta taldeei protagonismo handiagoa emateak eta ateratzen dena ONARTZEA.

Komenigarria izaten da kanpoko pertsona batek laguntzea (aholkularia edo bideratzailea) BILGUNE prozesua zuzentzeko, protagonismo osoa enpresako edo erakundeko pertsona guztiei badagokie ere.

BILGUNEren ezaugarriak

TALDEAN ezartzen da, erakundeko pertsonak kontuan hartuz, eta haiei entzutea eta haiekin hitz egitea proposatzen du.
Kudeaketa parte-hartzailerako programa da: enpresaren kudeaketaren ingurukoak lantzen ditu, pertsonek gogoeta prozesuetan eta proiektuen garapenean parte hartuz.

Erakundea kudeatzeko bestelako moduak badirela jakitea ahalbidetzen du: egungo lan eta kudeaketako dinamikak zalantzan jartzera bultzatzen du (bereziki gerentzia). Arreta berezia jartzen da errealitatea interpretatzeko ikuspuntuaren aldaketa gauzatzen. nondik begiratzen diot nire erakundeari?

Hona hemen BILGUNEren 3 oinarriak: gogoeta (enpresa benetan zer den eta zer izan nahi duen zalantzan jartzeko), pertsonen partaidetza nahi dela onartzea (parte-hartzea, konpromisoa) eta konfiantzazko testuinguruak sortzea lidergoa ahalik eta pertsona gehienen eskura zabaltzea, askatasunez eta erantzukizunez jokatuta betiere.

Erraza (erraz ulertzeko moduko metodologia) eta praktikoa (zuzenean gai bakoitzaren muinera doana).
Malgua. BILGUNEk enpresaren errealitatea izan behar du abiapuntua eta haren beharretara, igurikapenetara, etab. egokitu behar du uneoro.
Bat dator Sailaren beste programa batzuekin. BILGUNE eraldaketa-proiektu handizaleagoetan aurrera egiteko harrobitzat har liteke noizbait.

Elkarrekiko ikaskuntza sustatzen du aholkularien, enpresen, erakunde publikoen, ikerlarien, eta abarren artean.
Ez da erreferentziako eredurik, baina badu ardatz nagusi bat (metodologia: Jarduketa eta dinamiken multzoa), eta aholkulariak programa ezartzeko askatasuna du, betiere enpresa bakoitzaren abiapuntuko egoera errespetatuz, baita programak kudeaketa modu parte-hartzaileagoetan aurrera egiteko asmo sakona ere.

Ezarpenak egin ahala, programa aberastuz joango dira esperientzia horiek.

BILGUNE. Zer eskaintzen du?

Honako hauek dakartzan laneko plana:

  • Gogoeta kolektiborako gunea, hitz egiteko eta erronkak, nahiak, kezkak, frustrazioak, etab. erkatzeko, baita egunerokotasunean eragina duten gaiez mintzatzeko ere: zer egiten dugun guk, zein diren gure lorpenak, zein irudi duten gutaz beste enpresa bezeroek, zein jokabidek definitzen gaituzten, etab. Gune horri "Hasierako gogoeta tailerra" deritzo BILGUNEn.
  • Erakundearentzat garrantzitsuak diren proiektuen edota jarduketa-ildoen multzoa identifikatzea. Hautaturiko proiektuak modu parte-hartzailean garatzea, betiere kudeaketaren beharrezko alderdiak ladunduz. Aldi berean, pertsonak taldean jarduteko gaitasunez jabetzen dira eta laneko dinamikak aldatzen dira.
  • Laguntzarako materialak eta irakurgaiak proposaturiko laneko planaren osagarri.

Talde guztiari prestakuntza praktikoa ematea kudeaketa eta lidergoaren inguruan, hasierako gogoeta tailerreko saioen dinamiken bidez.

Licencia Creative Commons Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia Bilgune metodologiak Creative Commons Atribución-CompartirIgual 4.0 Internacional izeneko lizentzia du.
Honakoa hartzen du oinarritzat: http://www.bizkaia.eus/home2/Temas/DetalleTema.asp?Tem_Codigo=9302&idioma=CA&dpto_biz=8&codpath_biz=8|6874|5547|8525|9302

 
 

e-mailez bidali