saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Kotizatu Gabeko Pentsioen (KGP) berrikusteko kanpaina

Informazioa

Kotizatu gabeko pentsioen *(1) edo 383/84 Errege Dekretuaren (MGL) prestazioen *(2) onuradunek urtero egiaztatu behar dituzte pentsio horiek jasotzeko baldintzak betetzen jarraitzen dutela, pentsiorako eskubideari eutsi nahi badiote.

Zeregin hori erraztu nahian, onuradun bakoitzaren egoitzara inprimaki normalizatuko aitorpen bat eta erantzuteko gutunazal bat bidaltzen zaizkie onuradunei, posta ziurtatuaren bidez.

Hori dela eta, datorren 20178ko martxoaren 14a baino lehen, baldintza horiek egiztatu ahal izateko, dokumentazio hau bidali beharko dute postaz, bidali zaien gutunazala erabiliz:

  1. Inprimakia, behar bezala beteta, onuradunarekin bizi diren pertsona guztien sarreren laburpen zehatzarekin batera.
  2. FAMILIA-ERROLDAREN ziurtagiria. (Familia-errolda izan behar da, EZ indibiduala).

Berrikusketa honetarako, EZ DA BEHARREZKOA Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak aitortutako prestazio ekonomikoen ziurtagiria aurkeztea.

Agiriok berrikusita, bakarrik jasoko dute jakinarazpena jasotzen dituzten zenbatekoetan aldaketarik badago.

Zalantzarik izanez gero, deitu gure telefonora (900 220 002; doan da). Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 19:00era.

*(1) Urriaren 30ko 8/2015 Legegintzako Errege-dekretuaren 368. eta 372. artikuluetan zehazten denaren arabera.

*(2) Otsailaren 1eko 383/1984 Errege Dekretuan eta Ministerioaren 1984ko martxoaren 13ko Aginduan zehazten denaren arabera.

 
 

e-mailez bidali