saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Landare-osasunerako produktuen erabilera

Informazioa

Landare
Osasuna

 

PRODUKTU FITOSANITARIOAK IRAUNKORTASUNEZ ERABILTZEARI BURUZKO ARAUTEGIA

1311/2012 Errege Dekretuak, irailaren 14koak, produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorra lortzeko jarduera esparrua zehazten du. Aipatu errege dekretuak 2009/128/CE EBren zuzentaraua irauli du, baita fitosanitarioak merkaturatu eta erabiltzearen arloetan landare osasunari buruzko 43/2002 Legea garatu ere. Helburu hauek lortu nahi dira:

  • Giza osasunerako eta ingurumenerako pestiziden arriskuak murriztea.
  • Izurrien kudeaketa integratua eta hautazko teknikak sustatzea eta, bide batez, metodo kimikoak minimizatzea.

Araudi hau nekazaritzaren eremuan (nekazaritzaren eta basogintzaren ekoizpen primarioa) eta nekazaritzari ez dagokionean (berdeguneak, zerbitzu sareak, biltegiak…) jarduera fitosanitario guztiei aplikatzen zaie.

Alderdi aipagarriak:

 
  1. Izurrien kudeaketa integratua (IKI)

    2014ko urtarrilaren 1etik aurrera ustiategietan halabeharrez izurrien kudeaketa integratuari (IKI) buruzko printzipio orokorrak jarraitu behar dira eta aholkulari baten ikuskaritzapean egin behar da, produktu fitosanitario gutxi erabiltzen dituztenen kasuan izan ezik. Nekazaritza ekologikoaren, ekoizpen integratuen edo ATRIA izenekoen barruan dauden ustiategiek jada baldintza hori betetzen dute.

    Aholkularia egiaztatua egongo da eta Ministerioak argitaratu ostean, bere kudeaketa laboreen gida jakinetan (http://www.mapama.gob.es/es/agricultura/temas/sanidad-vegetal/productos-fitosanitarios/guias-gestion-plagas/) oinarrituko da. Horrez gain, izurrien kudeaketa integraturako aholkularitza dokumentazioan islatuko da.

    2013ko urtarrilaren 1etik aurrera nekazaritza ustiategi bakoitzak ustiapen koadernoa (http://www.euskadi.eus/cuaderno-de-explotacion/web01-a2nekabe/es/) tratamendu fitosanitarioen erregistroan eguneratua mantenduko du eta egindako tratamendu fitosanitario guztiak idatziko ditu. Koadernoaz gain, gutxienez 3 urtez aholkularitza fitosanitarioari buruzko informazio guztia kontserbatuko da, tratamendu fitosanitarioetarako ekipoen ikuskaritza ziurtagiriekin, fakturekin eta koadernoan islatutako idazpenen gainerako agiriekin batera eta, bidezkoa bada, produktu fitosanitarioen hondakinen analisiari buruzko emaitzak gehituko dira.

  2. Erabiltzaile profesional eta saltzaileen prestakuntza

    2015eko azaroaren 26tik aurrera erabiltzaile profesional eta saltzaile guztiek produktu fitosanitarioen erabiltzaile-txartela izan beharko dute, beren prestakuntza egiaztatzeko.

    • Oinarrizko maila: 25 ordu

      Erabiltzaile profesional guztiak

    • Maila gaitua: 60 ordu

      Erabiltzaile profesional guztiak, bere kargura langileak badituzte eta produktu fitosanitarioen saltzaileak.

    • Fumigatzaileen maila

      Produktu toxiko, oso toxikoetarako.

    • Pilotu aplikatzailea

      Hegazkinetarako

    Prestakuntza Derioko Nekazaritza Eskolan egingo da HAZI fundazioaren bitartez, web orria: http://www.hazi.es/es/formacion.html edo Eusko Jaurlaritzak baimendutako beste enpresa batzuk.

    2015eko azaroaren 26tik aurrera ezinbestez fitosanitarioak erosteko txartela behar da, horiek erabilera profesionalerako badira eta informatikoki erregistratuko da. Erabiltzaile ez-profesionalek bakarrik toxikotasun txikia duten produktu baimenduak eros ditzakete 500 g/ml-ko ontzietan. Ezingo dituzte erabilera profesionalerako produktuak erosi.

  3. Produktu fitosanitarioekin egindako transakzioen erregistroa

    Produktu fitosanitarioen ekoizleek eta banatzaileek horiekin egindako eragiketa guztiak erregistratu beharko dituzte, produktu fitosanitarioekin gauzatutako transakzioen erregistroan (ekoizleak eta banatzaileak) ageriko dira datu guztiak idatziak. Modu berean, produktu fitosanitarioen aplikatzaileek horiek hirugarrenei aplikatzen badizkiete, produktu fitosanitarioekin gauzatutako transakzioen erregistroan (aplikatzaileak) datu guztiak idatziko dituzte. Zeregin bera izango dute zerbitzu horiek eskaintzen dituzten enpresek.

  4. Ekoizleen eta Operadoreen Erregistro Ofiziala (EOEO)

    http://www.mapama.gob.es/app/ropo/

    Bai produktu fitosanitarioen fabrikazio eta salmentarekin zerikusia duten enpresak, bai tratamendu enpresak, aholkulariak eta erabiltzaile profesionalak Ekoizleen eta Operadoreen Erregistro Ofizialean (EOEO) inskribatuak egongo dira. Nolanahi ere, horrek lau sektore ditu:

    • Horniduren sektorea

      Fabrikazioa, merkaturatzea

    • Tratamenduen sektorea

      Tratamenduen enpresak

    • Aholkularitzaren sektorea

      Aholkulariak

    • Sektore profesionala

      Erabiltzaile profesionalak

    Izena emateko eskabideak
  5. Produktu fitosanitarioen manipulazioa

    Produktu fitosanitarioen manipulazioa, garraioa eta biltegiratzea arautzen da, baita ontziena eta horien hondarrena ere. Ontzien kasuan, nekazariak bilketa puntuan (Karrantza, Harana, Gueñes, Santurtzi, Derio, Mungia, Gernika, Durango, Markina eta Igorreko garbiguneak) ontziak emateari buruzko frogagiria mantenduko du.

    Nekazaritzako hondakin ezorganikoen kudeaketa-plana

  6. Ingurumena babesteko neurriak

    Ingurumena eta edateko ura babesteari buruzko alderdiak aurrez ikusten dira eta zona berezietan (habitatak eta espezieak babestu behar diren eremuetan eta espezie urtarrak babesteko eremuetan) arriskuak murrizteko alderdiak ere bai.

  7. Aireko aplikazioak debekatzea

    Oro har, aireko aplikazioak debekatuak daude eta kasu berezietan egingo dira, Bizkaiko Foru Aldundiak baimenduz gero.

  8. Nekazaritzakoa ez den eremua

    Nekazaritzatik at, hala nola, parke eta lorategietan, familia baratzeetan, zerbitzu sareetan, industria guneetan eta bestelakoetan produktu fitosanitarioen erabilera arautzen da. Erabilera profesionala nahiz ez-profesionala arautzen da.

    • Aplikazio ekipo guztiak 2016ko azaroaren 26a baino lehen ikuskatuak egongo dira.
    • Ondoren, 5 urtez behin ikuskatuko dira eta 2020. urteaz gero hiru urtez behin.

    1702/2011 Errege Dekretuak, azaroaren 18koak, produktu fitosanitarioak aplikatzeko ekipoen aldizkako ikuskapenei buruzkoak, eta Nekazaritzako diputatuaren apirilaren 30eko 2158/2014 Foru Aginduak, Bizkaian ekipo horien ikuskapenak arautzen dituzte. Horretarako, aplikazio fitosanitariorako ekipoak ikuskapena egin baino lehen Nekazaritza Makineriaren Erregistro Ofizialean (NMEO) inskribatuko dira.

    Bizkaian, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailaren mendeko Nekazaritza Zerbitzuak Fitosanitarioen Aplikazio Ekipoen Azterketa Teknikoa (FAEAT) sortu du eta ikuskapenez arduratuko da.

Webgunea: INFORMAZIOA

 
 

e-mailez bidali