saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Bizkaiko Adinekoen Kontseilua

Informazioa

Adinekoen Kontseilua

Adinekoen Kontseiluaren aurkezpena, osaera eta eginkizunak

Zer da Adinekoen Kontseilua?

Bizkaiko Lurralde Historikoko Adinekoen Kontseilua 60 urtetik gorako pertsonen inguruan lan egiten duten erakunde, elkarte eta antolakundeen arteko parte-hartze foroa da. Bilgune horren xede nagusia elkarlanean aritzea da, adin-tarte horretako Bizkaiko herritarren ongizatea ahalbidetzen duten politika eta jardueren plangintza egin, horiek guztiak gauzatu eta jardueron jarraipena egiteko helburuz.

Kide anitzeko organoa da, aholku-emailea, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailari atxikita dago.

Aholku-organo horren eginkizunen eta bertatik bultzatzen diren ekintzen ardatz nagusia ondokoa da: "baldintza hobezinak sortzea Zahartze Aktiboa bultzatzeko Bizkaiko lurraldean".

Kontseiluaren osaera

Adinekoen Kontseilua ondoko kideek osatzen dute:

  • Pertsona bat adinekoen elkarteen izenean (presidentea)
  • Gizarte Ekintzako foru diputatu andrea (presidenteordea)
  • Gizarte Ekintzako Saileko bi zuzendari
  • Nagusiak elkarteko (Bizkaiko jubilatu eta pentsiodunen elkarte eta etxeen elkartea) hiru ordezkari
  • Hartu-emanak elkarteko ordezkari bat
  • Nagusilan elkarteko (adin nagusikoen giza boluntariotzako elkartea) ordezkari bat
  • Secot elkarteko ordezkari bat.
  • Gizarte Ekintzako foru diputatu andreak izendatutako pertsona bat, idazkaritzako eginkizunak betetzeko

Zein dira Adinekoen Kontseiluaren eginkizun nagusiak?

Adinekoen Kontseiluak, besteak beste, ondoko eginkizunak garatzen ditu:

  1. Adinekoen inguruan lantzen diren egitasmoak ezagutu, horien berri eman eta horien gaineko aholkularitza eskaintzea. Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak eta beste herri-erakunde batzuek gaiari buruz egindako galderei erantzutea.
  2. Belaunaldien arteko elkartasuna, gizarteratzea eta harremanak sustatzea.
  3. Adinekoen ongizatea areagotzea helburu duten gizarte-ekintzak sustatzea.
  4. Adinekoen gizarte parte-hartzea eta haien arteko edo haientzako elkartegintza sustatzea.
  5. Bizkaiko lurralde historikoan adinekoentzat egon dauden gizarte-baliabideak ezagutzea eta elkarte, erakunde, etxe eta haiek eskaintzen dituzten zerbitzuen kalitatea hobetzea.
  6. Adinekoen aurkako estereotipoak baztertzeko kanpainak gertatzea eta zahartzaroa gizarte-balio gisa sustatzea.
  7. Pertsona nagusien autonomia sustatzeko politikak eta gizatalde horren menpekotasunari erantzuteko politikak sustatzea.
 
 

e-mailez bidali