saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Atseden hartzeko programa, mendekotasuna duten 60 urtetik gorako pertsonentzako eguneko z.

Informazioa

Informazioa

Pertsona zaintzaileek asteburuetan zaintza lanak betetzea galarazten duen premia puntual bateko egoera bati aurre egiteko, edo atseden hartzeko, berreskuratzeko edota pertsonalki garatzeko denbora tarte bat izatea da atseden hartzeko programaren xedea, mendekotasuna duten 60 urtetik gorako pertsonentzako eguneko zentroetan.

Bi modalitatetan eskaintzen da:

  • Iraunkorra: pertsona erabiltzaileak zerbitzuaz asteburuan gozatu ahal izango du (larunbata eta/edo igandea), modu jarraituan.
  • Lantzean behingoa: honako hauek pertsona zaintzaileen premia puntualak betetzeko plazak dira.

Zerbitzu hau urteko asteburu guztietan dago martxan (abenduaren 25a, urtarrilaren 1a eta 6a eta Aste Santuko larunbat eta igandeak salbu), 09:30etik 18:30era ordutegi jarraituan, eta ezarritako lekuetatik egoitzara arte eta saioa bukatzerakoan itzulerako bidaiak barne hartzen ditu.

Eguneko zentro hauek eskaintzen dute zerbitzu hau:

  • Joxe Miel Barandiaran, Durangon: 20 plaza eskaintzen ditu egonaldi iraunkorrean, eta lantzean behingo 5 plaza.
  • Txurdinagabarri: 25 plaza eskaintzen ditu egonaldi iraunkorrean, eta lantzean behingo 5 plaza.
  • Truiuondo, Zamudion: 6 plaza eskaintzen ditu egonaldi iraunkorrean, eta lantzean behingo 2 ocasionales

Asteburuetan Atseden hartzeko zerbitzua jaso ahal izateko beharrezko betekizunak:

Programa hau Bizkaian 60 urtetik gorako pertsona nagusien pertsona zaintzaileentzat da, betiere pertsona nagusiek baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Familia-inguruneko zainketetarako prestazio ekonomikoaren (FIZPE) hartzaileak izatea.
  • Mendetasuna Baloratzeko eta Orientatzeko Zerbitzuak egindako Banakako Arretako Programan (BAP) eguneko zentroaren baliabidea egokitzat jotzea.
  • Topagunera hurbiltzen laguntzen dioten senideak izatea, besteak beste.
  • Astean zehar ez izateko eguneko zentroko zerbitzurik.
  • Eguneko zentro bakoitzaren eragin eremu barruko barruti edo udalerri batean bizitzea. Salbuespenez, beste udalerri batzuetako erabiltzaileak joan ahal izango dira eguneko zentrora, baina senideak arduratu behar dira erabiltzaileak eramateaz.
  • Abuztuaren 22ko 145/2001 Dekretuan ezarritako baztertzeko klausulen artean batean ere ez egotea.

Nola eskatu behar da plaza bat Atseden hartzeko zerbitzuan?

  • Eskabidea eguneko zentroan bertan aurkeztuko da.
  • Beharrizan zehatzak estaltzeko plazen kasuan, atseden hartzeko erabili nahi den/diren eguna(k) baino lehen nahikoa aurrerapenez eskatu beharko dira.
  • Eskabidean lehentasunezko asteburuko eguna edo egunak adieraziko dira.
  • Egun zehatz baterako aurkeztutako eskabideak eskainitako plazak baino gehiago badira, zain dauden pertsonei plaza esleitzeko prozedura abiaraziko da.

Plaza esleitzea

  • Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak eskabidea bera eta ezarritako eskakizunak betetzen direla egiaztatuko du.
  • Eskabidea aurkeztu bada zerbitzuaz modu jarraituan gozatzeko, orduan pertsona eskatzaileari edo bere ordezkariei jakinaraziko zaie zerbitzuaren pertsona onuradun gisa jo dela, bai eta asteburuko zein egunetan joango den eguneko zentrora (larunbata eta/edo igandea), zer zentrotan esleitu zaion plaza eta zer prezio publiko ordaindu behar duen.
  • Lantzean behingo plaza eskatu bada, orduan zerbitzuaz gozatzeko eguneko zentroa eta horretarako eguna(k) adieraziko dira.

Prezio publikoa

2016ko ekitaldirako ordaindu beharreko prezio publikoa 18€ izango da atseden hartzeko zerbitzua erabiliko den egun bakoitzeko.

Argibide gehiago eskuratzeko

Gizarte Ekintza Sailaren telefono-gunea: 94 406 60 00.

Arautegia

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali