saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Adinekoak

Informazioa

Adinekoei bizimodu osasungarrirako ohitura onak erakusteko helburu argiarekin, solasaldiak emateko aukera eskaintzen diegu hala nahi duten herriei. Kirol Medikuntzako espezialista den sendagile batek eta teknikari batek jarduera fisiko egokiaren onura handiak azalduko dituzte eta jarduera hori nola egin behar den zehaztuko dute, modu sistematiko, argi eta errazean.

Goian esan dugunez, solasaldi horiek funtsean nagusientzat proposatzen dira, eta gainera modu pertsonalizatuan egingo direla azpimarratu behar da. Hau da, solasaldia ematen den udalerrian bertan ariketa fisikoa egitea proposatuko da, bertan dauden baliabideak kontuan hartuta: parkeak, bideak, kirol instalazioak, Udalaren kirol programak eta abarrekoak.

 
 

e-mailez bidali