saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Bizkaiko Foru Liburutegiko txartela

Informazioa

Ezaugarriak

  • Txartela agiri pertsonal eta besterenezina da, eta aukera ematen du liburutegira sartzeko eta bertako instalazio, funts eta zerbitzuak erabiltzeko, egunero segurtasun-mostradoreetan identifikatu beharrik gabe.
  • Doakoa da.
  • 16 urtetik gorako pertsona fisikoek eska dezakete. Adingabeen kasuan, haien aitak, amak, tutoreak edo arduradunak egin behar du eskaera.
  • Txartelak 5 urtebeterako balio du, egiten den egunetik

Tramitazioa eta dokumentazioa

Txartela eskuratzeko, liburutegiko beheko solairuko mostradorera joan behar da, eta dokumentazio hau aurkeztu:

  • liburutegian edo bere web orrian eskuratu daitekeen inprimakia, beteta
  • indarrean dagoen NANaren, egoiliar-txartelaren edo pasaportearen originala eta fotokopia
  • eskatzailearen argazki digitala egingo da txartela tramitatzen ari denean

Txartela momentuan bertan egin eta emango da. Horretarako ordutegia astelehenetik ostiralera da, 08:30etik 20:00etara, neguan; udan, berriz, 08:30etik 19:00 etara.

Txartela egiteko datuak Foru Liburutegiaren erabilera esklusiborako izango dira, eta eskatzaileak jakinarazi beharko dio Liburutegiari datu horietan aldaketarik gertatzen bada.

Eskaera orria [PDF 70 KB]


Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali