saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Bizkaiko Adinekoen Behatokia

Informazioa

Zahartze Aktiboa

BIZKAIKO ADINEKOEN BEHATOKIA

Bizkaiko Lurralde Historikoko Adinekoen Behatokia kide anitzeko organo tekniko eta aholku-emailea da, Gizarte Ekintza Sailak Bizkaiko Adinekoen Kontseiluaren proposamenez sortua, kolektibo honen egoera ekonomiko, sozial eta sanitarioa hobeto eta gehiago ezagutzea sustatzeko.

Ezagutu Adinekoen Behatokiren azterlanak eta txostenak 

Zeinek osatzen dute?

  • Presidente bat (Gizarte ekintzako diputatua)
  • Bi presidentorde (Gizarte Ekintza Saileko eta Bizkaiko Adinekoen Kontseiluko ordezkari bana)
  • Eta kide hauek:
    • Gizarte Ekintza Saileko bi ordezkari
    • Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko ordezkari bat
    • Euskadiko Udalen Elkartearen (EUDEL) ordezkari bat
    • Geriatria eta Gerontologiako Euskal Elkartearen ordezkari bat
    • Adinekoen arloan aritzen diren elkarteetako ordezkari bat
    • Adinekoei zerbitzua ematen dieten erakunde publiko, merkaritza-sozietate eta irabazteko asmorik gabeko erakundeetako ordezkari bat

Adinekoen Behatokiaren helburuak

  • Bizkaiko Lurralde Historikoko adinekoen egoera ekonomiko, sozial eta sanitarioa zein den ezagutzea, eta egoera horren bilakaeraren berri izatea.
  • Arlo horretan eskumena duten herri administrazioei aholkuak ematea eta proposamenak egitea, kolektibo horri eskaintzen zaizkion izaera publikoko zerbitzu eta laguntzen eskaintza hobetzeko.
  • Informazioa eta aholkuak ematea Behatokian ordezkariak dituzten euskal administrazio publiko guztiei, eta, bereziki, Bizkaiko Lurralde Historikoko Adinekoen Kontseiluari.
  • Informazio-iturri izatea adinekoekin eta, oro har, herritarrekin harremana duten eragile guztientzat (unibertsitateak, zientzia elkarteak, adinekoen elkarteak, hirugarren sektorea, boluntarioak, enpresa ehuna, sindikatuak eta abar).
 
 

e-mailez bidali