saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Atal interesgarriak

Informazioa

Zahartze Aktiboa

ATAL INTERESGARRIAK

Bizkaiko belaunaldien arteko programak

Belaunaldien artekotasunak lotura garrantzitsuak sortzen ditu belaunaldi desberdinetako pertsonen artean. Atal honetan Bizkaian gauzatutako proiektuak eta Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratutako Belaunaldiarteko gizartea lortzeko norabidean: nola bultzatu adin guztientzako programak? aurkituko dituzu.

Adineko emakumeen txokoa

Atal honetan biltzen dira adineko emakumeei beren-beregi dagozkien berriak, argitalpenak eta programak, elkarteek, fundazioek edo erakunde publikoek sustaturikoak. Gainera, Generakzioan parte hartu duten adineko emakume guztiak ezagutu ditzakezu "Protagonistak" izeneko atalean. Emakume horiek idazkiak bidali dizkigute, euren esperientziak azaldu dituzte edo web orrialde honetako edukiak sortzen lagundu dute.

Kirola eta aisialdia

Atal honetan eskuragarri izango dituzu zuk egiteko moduko jardueren adibideak eta aholkuak, Bizkaiko kirol-instalazioen zerrenda eta Foru Aldundiak prestatu duen Bizkaiko kirol-agenda. Aurkituko dituzu, horretaz gain, bizikletarako ibilbideak eta Bizkaiko atseden-guneak.

Nagusi Txartela

Nagusi Bizkaiko Foru Aldundiak, hainbat merkataritza-elkarterekin eta Bizkaiko Lurralde Historikoan eratutako erretiratu eta pentsiodunen elkarteak biltzen dituen Nagusiak elkartearekin lankidetzan, ateratako txartela da Nagusi Txartela.

Boluntariotza

Ezagutu bolunta, boluntariotza eta parte-hartzerako agentzia, eratu zen: beste urrats bat, BFA, EDE Fundazio eta BBKen gizarte-ekintzaren ibilbide luzean, eta elkartze-partaidetzarekiko konpromisoari eusteko modua.

Puntuan. Osasunaren sustapena eta bizimodua eginkorra (gazteleraz)

Ezagutu Puntuan, osasuna eta ongizatea hobetzeko jokabideak izatzen lagunduko dizun proiektua. Puntuan Social Health enpresaren helburua da zerbitzu pertsonalak eta kolektiboak ematea, jokabide osasuntsuak sustatzeko: osasunarekin eta ongizatearekin lotutako produktu eta zerbitzuen erosketa, salmenta, banaketa eta bitartekaritza. Horretaz gain, arlo horietako jardueren diseinua, ikerketa, argitalpena eta hedapena sustatzen ditu. Ikusi bideoa

 
 

e-mailez bidali