saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Geologia

Informazioa

Parkeko geologia

pop-geologia-foto1.jpg irudia handituta irekiko daEuskal-kantauriar mendilerroa osatzen duten mendi gehienak bezala, gaur egun Gorbeiako mazizoa altxatzen deneko aldea nahikoa gazte diren haitzek osatuta dago. Lurraren historiak 4.500 milioi urte (M.u.) ditu, eta Penintsula Iberiarreko haitzik antzinakoenak 500 M.u.tik gorakoak dira. Gorbeia osatzen dutenek, ordea, ez dute 230 M.u.

Ia Euskal Herri osoa eta aldameneko lurraldeak sakonera ezberdinetako itsasoen, lakuen eta delten azpian izan ziren, duela 50 M.u.ra arte, Euskal-kantauriar Kubeta izenaz ezagutzen den horretan.

Mesozoikoaren amaieran eta Zenozoikoaren hasieran, lurrazalaren xaflen artean gertatu ziren lekualdaketen eta talken ondorioz, kubeta hori altxatu egin zen. Tolesdurak eta hausturak gertatu ziren haitz-geruzetan eta, horrela, lur irmo berria jalgi zen urtetik landa. Handik gutxira geratu ziren atmosferaren aurrez aurre haitz biluziaren tolesdurak, antiklinal izenaz ezagutzen ditugun lepo zabalak, depresioekin edo sinklinalekin tartekaturik. Lehorrarekiko lotura zeukaten izaki biziek toki berriak aurkitu zituzten beraien populazioez kolonizatzeko eta beratara hedatzeko.

Handik aurrera, erosioari utzi zion tokia jalkinak eta, horrela, lepo haien profila aldatu egin zen, haranak zabaldurik eta mendien profila markaturik, paisaia, gaur egun ikus dezakegunaren tankeran geratu zen arte. Hasiera bateko itsasoaren aurrerako eta atzerako higiduren eta arroa hidrografikoen urratuen poderioz isuriko ziren ibaian behera erosioak askaturiko materialak.

Erosio-prozesuak etengabe egiten du aurrera. Kantauri aldeko ibai-arroa txiki eta ugariak eta Ebroko arroa bikaina dira materialak daramatzan ardatz nagusia eta, ondorioz, beraiei dagokie erliebean gertatzen diren aldaketen protagonismoa.

pop-geologia-foto2.jpg irudia handituta irekiko daAzken milioi bat urtetan Europan erregistratu izaniko klima-hoztearen epealdietan izotzak gauzatzen duen efektuak, Kantauriko eta Pirinioetako mendilerroetan eragin nabarmena izanagatik ere, ez zuen aztarnarik laga euskal-kantauriar mendilerroetan. Izoztegi zenbaitetan izotza metatu izanak apurka-apurka gauzatu zuen erosiora eta euriteek, barruko galeriak, leizeak eta haitzuloak eratuz, haitzetan barrena joanik, kareharrien gainean burutzen duten miazkada leunera mugatzen dira erosio horren aztarnak. Hareharriak, margak eta buztinak jalgi izana dugu horren kontraste, azken horietan askozaz profil lauagoa eta homogeneoagoa duten mendiak eratuz joan baitzen erosioa.

Kareharrizko eta hareharrizko mendien erliebeen artean suma daitekeen kontrastea argi eta garbi ikus daiteke mazizoaren erdialdean. Gorbeiako mendi puntak edo Oderiagakoak, biak ere hareharrizko geruzek osatuak, profil biribildua erakusten dute eta Aldamin edota Itxinako haitzak, ordea, neurri handi batean biluzik ageri zaizkigun haitzak dira, lerro etenek eta hegi bertikalek definituak.

Kareharrizko geruzak, horrela, Gorbeiako hareharrizko geruzen azpitik ageri dira eta beraien baitan, erliebe latza egituratu dute meteorizazioak eta erosioak.

Era bateko eta besteko geruzak tartekaturik egoteak, tolesdurek eta hausturek, eta atmosferak beraiengan gauzaturiko eraginak, altuera ertaineko mendiek eta pikoek buru jartzen dioten haran-multzo txertatua antolatu dute Kantauri aldeko isurialdean nagusi den paisaia gisa. Mediterranio aldeko isurialdeak, ostera, haran zabalak, irekiak eta i.m.g. (itsasoaren mailaren gaineko) 500 m-tan altxatzen direnak erakusten dizkigu, bertan debora eta tokia izan baitute ibaiek jalkin-terrazak uzteko eta bailaron hondoan barrena eragiteko.

 
 

e-mailez bidali