saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Herri erabilera

Informazioa

 

Toki Alai informazio eta ingurumen hezkuntza zentroa

 

Toki Alai Informazio eta Ingurumeneko Hezkuntza Zentroa. (Zabaldu leiho berri baten)

Urkiolako Parke Naturaleko Toki Alai Harrera eta Interpretazio Zentroa. Saibigain mendiaren magalean, Urkiolako mendatetik metro gutxira aurkitzenda eta Parke Naturalari buruzko erakusketa iraunkorraz hornituta dago. Bertan ikus-entzunezkoa ikusi eta Parkeko ibilbide zein interesguneei buruzko informazioaz gain turismo-informazioa ere eskuratu daiteke.

Zentroaren helbidea:
Toki Alai Interpretazio Zentroa
Urkiola 8
48211 URKIOLA.
Tel: 94.681.41.55.
Bisitariei arreta

Ikasleak gidatutako bisitaldia egiten zuhaitz baten ezaugarriei begira. (Zabaldu leiho berri baten)

Astegun, asteburu, jaiegun eta oporraldietan, Zentroa bertara erakusketa ikustera edo informazio bila hurbildu nahi duen ororentzatzabalik dago. Horretaz gain, zentroan Parkeari buruzko argitalpen eta artikuluak daude salgai: mapak, liburuak, natura gidaliburuak, postalak, etab.

  • Azaroa eta Martxoaren arteko ordutegia 10:30-14:30 eta 15:30-17:30.
  • Apirila eta Urriaren arteko ordutegia 10:00-14:00 eta 16:00-18:00.
 

Hegaztien behatoki batean eseritako ikasleak. (Zabaldu leiho berri baten)

Erakusketa mikologikoa miresten ari diren pertsonak. (Zabaldu leiho berri baten)

Ingurumen heziketa programak

Ikasturtean zehar zentroak Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta 12 programa didaktiko eskaintzen ditu. Programa bakoitzak Parke Naturaleko gai zehatz bat (basoa, fauna, gizakia, mitologia, etab.) hartzen du ildotzat eta egun guztiko iraupena dute. Erreserba egiteko Tokia Alaira deitu behar da ikasturte hasieran, irailean.

Hezkuntza Programa - Urkiola.

Ikasleak gidatutako bisitaldia egiten zuhaitz baten ezaugarriei begira. (Zabaldu leiho berri baten)

Toki Alai Harrera eta Interpretazioko zentroko lorategian eserita dauden ikasleak. (Zabaldu leiho berri baten)

Hileroko ekintzak publiko ororentzat

Mota ezberdinetako ekintzak antolatzen dira interesa duen ororentzat: ibilbide gidatuak, flora eta faunari buruzko jardunaldiak, txoriei eraztunak jartzea, kobetara irteerak etab.

Informazio gehiago jaso edo ekintza hauetakoren batean parte hartu nahi baduzu, Toki Alai Interpretazio zentrora deitu behar da.

 
 

e-mailez bidali

 

Erantsitako fitxategiak:


Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.