saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Mazizoa

Informazioa

Ikuspegi orokorra

pop-macizo-41.jpg Irudia handituta irekiko da Gorbeia da euskal mendien artean ospetsuena eta, batez ere, kontraste-gunea da mazizo karstiko pikoak iparraldean eta hegoaldean, ostera, landareek estaltzen dituzten hareharrizko gailur biribilduak; koniferoak eta larreak Kantauri aldeko isurialdean eta espezie hostotsuek osaturiko baso bikainak Mediterranio aldekoan; lurraldea lortzeko etenik gabeko borrokan diharduten espezie Kantauri aldekoak eta azpi-kantauriarrak faunari dagokionean... eta hori guztia, olagizonen, artzainen eta ikazkinen historia interesgarriaren eszenatoki gisa, lamien, sorginen eta jentilen istorioekin nahasirik.

Aniztasun horrek izugarrizko balioa ematen dio, hala naturari nola ondareari dagokionean, 20.016 Ha dituelarik, Euskal Herrian Parke Naturalik handiena den honi. Hainbat dira parkearen inguruan dauden herrixkak eta baserri-multzoak. Arkitektura tradizionalari eutsi izan zaio eraikin hauetan, baina alde nabarmenak daude bailara batetik beste batera.

Ia 100 kilometroko ibilbidea osatzen duten 500 kobazulo inguru daude Parkean. Ugariak dira haitzulo horien bidetik sorrarazi diren elezaharrak eta denetan famatuena Supelegor da, Anbotoko Damaren, Mariren bizilekuetako bat baitzen. Gainerakoak ikaztegi, izoztegi edo kirikiño (gaztaina-biltegiak) gisa erabili izan dira, beste bizimodu baten isla emanez.

Badira bertan neolitikoko aztarnategiak, baita monumentu megalitikoak ere, gaur egun Gorbeiako larreak zipriztintzen dituzten kortak eta artzain-bordak bezala, artzain-kultura baten adierazgarri direlarik. Gaur egun gutxi dira artzaintzan dihardutenak , baina maiatz aldean ikus ditzakegu ganadua goi-larreetara eramaten, udazkeneko lehendabiziko hotzekin batera egingo dutelarik berriz ere beherantz.

pop-macizo-40.jpg Irudia  handituta irekiko da Gorbeiako gailurrean edo Gorbeiaganen gurutzea nabarmentzen da bere ia 17 metroko altuerarekin. Gurutz horren (Gorbegiaganen altxaturiko hirugarren gurutzea da) jatorria Leon XIII Aita Santuak kristau guztiei eginiko gomendio batean dago. XIX. mendearen amaiera eta XX.aren hasiera Kristo salbatzailearen omenez gogoratzeko gomendioa eman zuen eta beste ekimenak beste zirela, mendirik altuenetan gurutze ikusgarriak eraiki ziren. Bizkaiko mendi bozineroetako bat dugu, eta dei egiten zen bertatik Gernikako Batza Nagusietara abiatzeko.Gorbeiako mazizoa, Kantauriko kostaldearekiko paralelo Euskal Herria zeharkatzen duten mendien atala da. Mendi lerro hau lagungarri gertatzen da Atlantikoko isurialdeko bailarak euritsu izan daitezen, kontuan hartuta bera dela herrialdean ugari diren ipar-mendebaldeko haize hezeek sartzean aurkitzen duten lehendabiziko oztopoa. Gailur-lerro honetatik aurrera, Mediterranio aldeko paisaietarako trantsizioari ekingo zaio, eta nabarmen murriztuko da landare-espezie euro-siberiarren aniztasuna, Mediterranio aldeko espezieak ugalduz doazen heinean.Inguru babestu hauek osatzen duten eskala urrian

trantsizio bioklimatikoaren aztarnak igarri ahal izanagatik ere, Gorbeiako Parkea funtsean lurralde euro-siberiartzat har dezakegu, eta giza aztarnak klimak berak baino gogorrago aldarazi du paisaia.

Parkeko Atlantiko aldeko isurialdearen ezaugarri dira basa-landaketa bikainak, eta horren aldeko faktore bilakatu dira epe laburrean ematen duten errentagarritasuna eta lurren jabetza pribatua. Bailararen tokirik sakonenetan hasi eta 600 metroko garaieraraino, insignis pinua (Pinus radiata) izan da gehien landatu izan den espeziea. Espezie horri Monterreyko Pinura ere baderitzo, eta laurogeita hamargarren hamarkadaren hasieran gaur egun Parkera bilduta dagoen azaleran 2.283 hektarea hartzen zituen.

pop-macizo-43.jpg irudia handituta irekiko da Altuera-maila horretatik gora, koniferoen hainbat espezie sartu izan dira, eta okupatzen dituzten azaleren tamainagatik, honakoek merezi dute aipatzea: Lawsongo altzifrea (Chamaecyparis lawsoniana), Japoneko alertzea (Larix kaempferi), larizio pinua (Pinus nigra) eta pinu gorria (Pynus sylvestris).

Gaur egungo landare-estalkia nahikoa ezberdin gertatzen da iparraldeko isurialde honetan izan litekeen landarediaren erkatuz gero eta ia erabat desagertu dira bertan hariztiak, oraindik dirauten pagadiak ere, narriatzen ari diren errodal txikiak besterik ez diren bitartean. Hala ere, Itxinako pagadia nabarmentzen da, egundoko edertasuna duen kareharri-paisaian, bai eta Altubeko baso zabala. Azken honetako faunaren eta botanikaren aldeko interesgarritasuna bitxia da, azaleraren zatirik handiena 600 metroko altueratik behera baitago.

Hegoaldeko isurialdean hobeto artatu izan da landare-estalkia, nahiz eta bertan ere antzeman dakiekeen gizakiak paisaian gauzaturiko esku hartzearen aztarnei. Parkeko inguru hauetan deigarri gertatzen da bertako basoaren nagusitasuna, eta pagadiak eta hariztiak lirateke elementurik adierazgarrienak. Troketan eta goialde ezkoetan, lainoa ugari den tokietan, banatzen dira gehienbat pagadiak eta haritz kandudunen hariztiak, berriz, haranen hondoan eta lur azidoetan zabaltzen dira, beti ere ugaritasun handirik gabe eta zatikaturik.

pop-macizo-44.jpg irudia handituta irekiko da Oso zabalduta dagoen baso-eraketa dugu ametz-haritzena, haritz kandudunen (Quercus robur) edo haritz kandugabeen (Quercus petraea) orbanekiko loturan, osaturikoa. Ameztiak lu lehorretan eta hareatsuetan hazten dira gehien bat, eguzkiak jotzen duen hegietan, eta goi-Mediterranioko lurretako basorik ugarienetakoak osatzen dituzte.

Baso-mota honen hedadura handia eta erkametz-harizti (Quercus faginea) txikiak dira, besteak beste, zalantzarik gabe, uren banaketa antolatzen duten mendien hegoaldeko hegi hauetatik aurrera hasten den Mediterranio alderako trantsizio bioklimatikoaren erakusgarri. Hazkunde ertaineko koniferoen birlandaketaren batzuek osatzen dut baso-paisaia hau, nahiz eta azken landare horien zabalera ez den Parkeko iparraldeko isurialdekoa bestekoa.

Gorbeiako mazizoa. Beraz, funtsean baso den gune babestua dugu eta, bertan, berezko basoek eta birlandaketek lurraldearen %70 inguru hartzen dute. Gainerako azaleran belarra edo zuhaixkak nagusitzen dira. Toki ireki horietan, txilarra, otea eta iratzea nagusitzen dira. Bertan zeuden basoen narriadurak eta koniferoak moztu izanak sorraraziak dira habitat horiek eta, mendi-larreak, berriz, lurraldea mendetan eta mendetan artzaintzarako erabili izanaren emaitza zuzena.

pop-macizo-45.jpg irudia handituta irekiko da Goi aldeetan, larreen, zelaien eta basoen artean tartekaturik, sarri ikusi ditzakegu haitzak eta harkaitzak, eta hegazti multzo ugari eta bitxientzat garrantzitsu gertatzen dira inguru horiek.

Azkenik, haraneko beheko aldeetan landazabalak aurki daitezke. Habitat horren ezaugarri dira larre, hesi eta basotxo tartekatuak, eta beraien alboan, mazizoko bi isurialdeak janzten dituzten basoetatik jalgitzen diren ibai eta errekastoak.

Gorbeian animalia-espezie asko bizi da. Ornodunen 166 espezie zenbatu izan dira: 99 hegazti eta 36 ugaztun.

Haltzadietan eta ur garbietan bilatzen dute aterpe-lekua Pirinioetan gauzaturiko kalteetatik ihesi, europar bisoiak eta igarabak. Habitat honetan ere aldaketak sartu izanak baina, arazoak sortzen dizkie bizirik irauteko tenorean.

Haitzetara hurbilduz goazela, ikara har dezakegu haitzetako sugandilaren ihesaldi bizkorrarekin, sai zuriaren hegaldi pausatuaz gozatu ahal izango gara, eta lasaitu ederra emango digu haitz zurien kontrako kontrastean hegan ari diren belatxingen jarduerak.

pop-macizo-46.jpg irudia handituta irekiko da Baliteke anfibio hauskor eta apalei erreparatu ere ez egitea baina, hala ere, Gorbeian Euskal Herriko beste ezin tokitan aurkituko ez dugun ugaritasun eta aberastasuna daude, guztira 11 espezie zenbatu baitira bertan. Hariztiak ostentzen da igel hankaluze urria eta uhandreak putzura hurbilduko dira bitartean. Basoan, akaso, aztore edo gabirai baten hegaldi azkarra ikusi ahal izango dugu, edota martaren bat edo basakaturen bat bertan dabiltzalako sentsazioa igarri. Halatan ere, oreina dugu animalia guztietan ezagunena. 1958. urtean sartu zituzten, XIX. mendeaz geroztik desagerturik baitzeuden, eta gaur egun askotxo dira bertan bizi diren aleak.

Hiru alde bereiztuko dugu, handi-handian, Gorbeian:

I. Aldea

Hareharrien gainean, gailurrak (Oketa, Pagazurri, Gorbeagane …) eta goialdeetako pagadiei eta behekoetako paraje eguzkitsuetako ameztiei aterpe ematen dieten hegoaldeko isurialdeak.

Ibaiak, Baia eta Zubialde bereziki, haltzadi ederren laguntasunaz gozatzen dira eta, bertan, ur-zozoa, martin arrantzalea, Pirinioetako muturluzea eta igaraba. Balio ekologiko handikoa da Altubeko toki hezea eta, bertan, putzuak, zohikatz-txilardiak eta eratzeko zorian dauden zohikaztegiak, anfibio askoren babestoki batetik, eta Altubeko jatorrizko pagadia osatzen duten lurralde zabalak.

Inguru zabal honetan benetan urria da giza biztanleria iraunkorra eta hori mesedegarri gertatzen da orein handiak bertan bizi daitezen: oreinak, orkatza edota basurdea, eta arrano txikia, gabiraia, antzandobi handia eta okil handia.

II. Aldea

Arratiako bailararantz behera doazen iparraldeko isurialdeko hegi buztintsuek osatuta dago bigarren alde hau. Jatorrizko landaredia hariztiek osatuta eginagatik ere, larreek eta lur landuek hartu dute beren tokia eta, oraintsuago, hainbat koniferoren landaketek. Ipiñaburu, Urigoiti edo Gezala bezalako landa-multzoak dira bertan erakargarriena, paisaiaren eta kulturaren aldetik duten balioa izugarria baita: errotak, burdinolak, dorretxeak …

III. Aldea

Azkenik, kareharriek osatzen duten goialdea genuke. Benetan ikusgarri ageri zaizkigu Aldamin, Hatxuri eta Zanburuko haitz malkarrak eta, denen gainetik, Itxina ederra (1.000 m), non txit toki interesgarriak aurki baititzakegu: Supelegorreko haitzuloa eta Atxularren Begia besteak beste.

Mendi-larreek eta sakabanaturik ageri diren zuhaixkek osatzen dute landaredi nagusia, nahiz eta haitz artean zientzia aldetik arras interesgarri gertatzen diren espezie botanikoak aurki daitezkeen. Gune ireki handi hauetan ez dira falta harrapari sarraskijaleak eta putrea edota sai zuria ikusi ahal dira bertan.

 
 

e-mailez bidali